Bera jaio aurretik izan zuten telefonoa
- Auzoa: Gorozika
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko irailaren 15a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: MUX-037/014
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak
Transkripzioa
- Gure aittek, telefonoa hasi zanien, etxien ipini etsien.
- Ze urtetan, hori?
- Ba, beittizu.
- Zu jaixo aurretik? Berak hamabost urte dekozela?
- Berak hamabost urte dekola sartu zan ta hogeta bost urtegaz, gure amak esaten euen, ezkondu zala bera, hona, ezta? Ta aitte be ba ez dait ba, urtebete-edo zaharragoa zan. Asike, pentsei eizu.
- Ta argixe ta dana?
- Argixe ez. Telefonoa bai ta argirik ez.
- Hori?
- Ez duun /eztun/ euki. Ta telefonue etxien.
- Bakarrak izengo ziñien, herriko telefonoa egoten zan, han ezta sasoien?
- Bai. Berak hametik, linean ezer dauenien deittuteko Bilbora, Larraskitture edo Larrabetzure, Markiñera, hona zentralera, zer guztixetara. Ta argirik ez.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!