Muxika (Bizkaia)

Gerrateko botikina etxean

Gerrateko botikina etxean Gerratean etxetik alde egin behar izan zuten; eta, etxera bueltatzerakoan, dena hutsik topatu zuten. Beraien etxean gerrateko botikina jarri zuten; hori dela-eta, usain jasanezina egon zen. Martxotik irailera arte egon ziren kanpoan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerratean etxetik alde egin behar izan zuten; eta, etxera bueltatzerakoan, dena hutsik topatu zuten. Beraien etxean gerrateko botikina jarri zuten; hori dela-eta, usain jasanezina egon zen. Martxotik irailera arte egon ziren kanpoan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Grazixek gabaz aillegau gintzezala etxera. Ta hor, orduen kamiñorik ez zan egon ta Euntzaganetik behera, hortik. Ta gu Euntzaganetik behera ba, geure parajien berbetan. Ta hamen etxe inguru guztixe, argixekin beterik, lapurretan jentie. Ezebez topeu. Ez. Hamen, gure etxien, botikiñe ipiñitte euki eben gerratien. Usin bet botikiena! Dana, muebliek be eroanda. Etorri hona, ta lo eitteko be ezebez, ezebez! Ha tristie zan, tristie.
- Ta botikiñe egon zan hamen?
- Bai. Hamentxe, kuretan ei zittuezan zer guztixek. Ze sartukeran be, bakizu? Egoten zien botillek be, bai. Usin bet hori botikiñena. Sartzen zara, ezta zeretan? Igual, bazoaz medikuana ta emiten… Zeu useute ez bazauz, ensegida usiñe, ezta? Ba usiñaz ezin leixen egon be ein. Gure aittek karie ekarri, kare bizixe, ein letxerie han etxien, etxe guztixe harexaz emon otsen /emotsen/. Bueno, bueno, bueno, baia zan, tristie zan ha, tristie.
- Zenbat denpora egon ziñien kanpotik, azkenien?
- Ba, urten gendun guk, marzoan-edo. Ba setienbre, setienbrera arte. Geure jaixetarako, bai. Hortxe egunetan etorko gintzezan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia