Muxika (Bizkaia)

Bolbora eta Guardia Zibila

Bolbora eta Guardia Zibila Bolbora Rio Tintotik ekartzen zuten. Guardia Zibilak askotan etortzen ziren harrobira. Behin guardia zibil batek detonagailu batzuk eskatu zizkion, baina Jesusek ez zion eman.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-033-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bolbora Rio Tintotik ekartzen zuten. Guardia Zibilak askotan etortzen ziren harrobira. Behin guardia zibil batek detonagailu batzuk eskatu zizkion, baina Jesusek ez zion eman.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta polborie-ta nundik ekarten zenduen ba?
- Polborie zeretik, zelan da? hemengo..
- Emaztea: Galdakanotik.
- Galdakanotik, Rio Tinto.
- Rio Tinto?
- Emaztea: Galdakanon estaziño eurrien-edo dau.
- Bai, estaziñotik gora joanda. Guarda Zobillek-eta etorten zien hona, ta Jesus!
- Hona kanterara Goarda Zobillek? Zer dala ta edo zetan?
- Zaintzen. Aber ETAri pasetan botsu-edo, antza. Bai, bai, bai, bai. Sei-zortzi guarda zobil etorten zien. Furgonetan muniziñoa, ta eurek atzetik eta eurretik “como escolta” etorten zien, bai.
- A baia eskolta moduen. Orduen?
- Bai,bai, bai,bai Guarda Zobillek bai, Guarda Zobillek ea zeuen biherrik eitten, zainddu geu, nundik gabizen ta zer eitten dun ta holakoxiek. Ta batek eskatu /eisten/ ein osten: “Oyé, no sé el nombre pero me podias dar un par de detonadores o tres?”, “no” esan notsen, “no, tengo la obligación de no dar nada a nadie, ni al guardia ni a otra persona”. “Hombre, nosotros queremos para hacer las pruebas”. “Oyé, para eso teneis alli en Rio Tinto y vais alli y alli os daran las pruebas”. Halantxik.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia