Oñati (Gipuzkoa)

Oteizarentzako lanean

Oteizarentzako lanean <p>Oteizaren apostoluen eskultura lantzen ere aritu zen. Oteiza gizon ona baina genio biziko gizona omen zen.</p>
Tamaina:

Oteizaren apostoluen eskultura lantzen ere aritu zen. Oteiza gizon ona baina genio biziko gizona omen zen.

Transkripzioa

- Moreno hau zurekin ibillittakua da?
- Bai.
- Eta Moreno ibilli zan ba, ezta? Edo zu, eztakit, Oteizaren zerak itten zu ibilli ziñan?
- Bai.
- Apostoluak itten ibilli ziñan ezta, orduan?
- Gu e, gu Arantzazun esan dot ba Arantzazun igeltsero gabitzela, han lautadan igeltsero gabitzela, zera ta ba gu mutil gaztiak, mutil gaztiak pentsau egizu soldau fan barik neuen ta; eta han lautadako atzekaldian, oin lautada atzekaldian dao galerixia, zera, hantxe, ta ze itten xok aittona horrek? Aittona edo aittajun horrek edo, zeorrek, bere bizar haundixakin.
- Oteiza?
- Oteiza, ta ixa hanketaraiñoko blusa zuri bat eta zerakin han ibiltten zan. Eta gu, ba ha han eta gu igeltsero, hantxe onduan, zerien ta, hola; ta orduan ha gaztia izango zan artian baiña guretzako zaharra, serixo hola. Bizar haundixakin ibiltten zan, betibe hola begira ta zera. Gero berriz bearekin tokau. Harek modeluak itten ebillen orduan. Arantzazuko tamaiño hontakuak dira modeluak.
- Apostoluenak?
- Eskaiolan apostoluenak. Eta gero modelotik bat hirura in ziran, bat hirura. Modeluak hareik Arantzazun han egongo dira ondiok nunbaitten han egongo dira hareik modeluak bota ezpa(di)ttue in behintzet norabait.
- Berak in zittuan modeluak?
- Berak in zittuanak. Altura hontakuak, bai, bi metro ta larogei zentimetro inguru uste dot dakoilla bai, oingo apostoluak, harrizkuak indda daozenak, ifiñitta daozenak, eta han, eta guk hola. Eta gero gu han igeltsero gabitzela, apostoluak itten be beebitzen hantxe eskola onduan. Eskolia oin ba, oin Arantzazura sartzen gara eta han plazuela haundixa badao ba ha? Han barandilla txapazkua? Txapazkua barandillia hasten dan lekuan baiño lehentxuau euen eskolia, Arantzazuko eskolia. Eta etxe bat zan eta eskolia, eta hantxe eskola onduan ibili ziran apostoluak itten. Madridetik etorri zan tallista bat Serrano, Serrano apellidua eukan Serrano, eta haren laguntzaille Tomas ‘Errekatxiki’, Tomas Uriarte, Tomas Errekatxiki ba desbastiak eta itten, bestia zerien ba tallistia ba puntuak etara ta zerak eta. Hiru in zittuein hantxe gu han gabitzela, eta laugarrena hasi, eta gero eztakit ze pasau zan, beste 16 urtian, 16 urtian? Gehixauan egongo ziren geldik.
- Nik badakit ze pasau zan. Erromak prohibiu iñ eben.
- Prohibiu.
- Erromak, aitta santuak prohibiu eben obra hori.
-Bai. Eta gero ba gu, ni behian etorri eta gero ba beheko lanetan eta gabitzela eta goiko taillerrian ta gabitzela, orduan hasi ziran berriz zerak in bihar zirala, apostoluak in in bihar zirala, eta orduan...
- Permisua emun eueñian izango zan.
- Eta orduan nik eruaten nittuan bi hargin, hori Moreno hori, Moreno zeori tallistiori, hori Eskolatxon gaiñian bizi zan, panaderixa gaiñian, hori eta taillerretik beste bi hargin zerak, galleguak, eruaten nittuan nik egunero Arantzazura apostoluok itteko. Eta Oteiza han ibiltten zan, eta ni horreik jentia eruan, herraminttak eruan, amostu itten ziran, barrixak eruan, zorroztu ta hola. Eta Oteizari zenbait bidar eruan xaoten nik buztiña eta eskaiola ta. Eta eruaten enotzanian hasarre, EEE! Hasten zan.
- Jenixo txarra. Jenixua e?
- Oso jenixo bizikua zan e? Oso zera zan, bestela etzan gizon aldrebesa. Bai, baiña hola , eta gero ba guk han, nik zerian desbastaitten ta asko enitzan ibilli, gero kolokaitten ta bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia