Muxika (Bizkaia)

Gaztetan beti beharrean

Gaztetan beti beharrean Gaztetan behar asko egindakoa da. Erromeriara joanez gero, arin erretiratu ez arren, hurrengo egunean goiz altxatzen ziren lanerako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-023-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaztetan behar asko egindakoa da. Erromeriara joanez gero, arin erretiratu ez arren, hurrengo egunean goiz altxatzen ziren lanerako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ba holantxik. Baia gure gazte denporie, gure gazte denporie, ze esango dotsut ba? biher ta biher, ta domeka arratsaldie harrapetan bazan jai, ta astelehenien-edo jaitxue izen ezketiño Gernikera, baia oin ez, oingo moduen ez. Berandutxu etorten bazara, hurrungo goizien goizetik altxe biher. Ta oin lo, gaztiek lo eitten dabe oin. Gabaz juergan eitten badeue, egunez lo. Ta "¡vivir y viva la virgen!". Bai, halantxik de-ta.
- Ta lehen biher ta biher.
- Ta lehen biher ta biher. Hau, guk erromerittik, bueno jai bet izen badan urrixen atzena edo holako jai bet, berandutxu etxera etorten giñenien, hurrunguko goizien aittek ariñau altxe ogetik ta biherrera.
- Baserriko biherratan.
- Baserriko baserrixen. Guk hementxe ataten giñun bizimodue, hementxe baserrixen. Zuen aittittek eta amumak ataa deuen moduen.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia