Kurtzeroko eskola
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-017-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan Kurtzeroko eskolara joaten ziren oinez. Domeka eta jaiegun guztietan mezara joaten ziren, bestela bekatu mortala zen. Kurtzeroko eskolan inguruko ume guztiak batzen ziren. Kanpantxuko (Ajangiz) batzuk ere Kurtzeroko eskolara joaten ziren hurbiltasunagatik.
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 24a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: MUX-017/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Zuek umetan hemendik nora joaten ziñien eskolara-ta? Horra, Kurtzerora?
- Kurtzerora. Oin, oin ezin deu iñok bez deu hoan hara harantzaxuau dau ta gu oiñez egunien bieja bi. Baitte zera be, elizara be, orduen domeka ta jai guztidxetan mezie biher izeten /bizeten/ zan pekatu mortala izen zan ha ez juatie eta ez entzutie, mezie ez entzutie-eta.
- Ta Kurtzeroan nungo neska-mutillek batzen ziñien ba eskolan?
- Eskolan ba barriada guztidxe, San Romanekoak, barriada guztidxe. Beittu hori hortiko partekoa, Ajangizko partie da, ta honadxe Muxikeko eskolara ibiltten auen, hori neure kinttoa da.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!