Muxika (Bizkaia)

Kartzelan etxetik eramandako koltxoiekin

Kartzelan etxetik eramandako koltxoiekin <p>Kartzelara joan zenean baino negar gehiago ez duela sekula egin dio. Etxera joan zitzaizkien atxilotzera. Gurasoek idazten askorik jakin ez arren aitak idazten zion. Indultua baino 10 egun gehiago eginarazi zizkioten. Lau etorri ziren etxera eta beste biak urte betena egin zuten. Etxetik eramandako koltxoietan egiten zuten lo.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-015-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kartzelara joan zenean baino negar gehiago ez duela sekula egin dio. Etxera joan zitzaizkien atxilotzera. Gurasoek idazten askorik jakin ez arren aitak idazten zion. Indultua baino 10 egun gehiago eginarazi zizkioten. Lau etorri ziren etxera eta beste biak urte betena egin zuten. Etxetik eramandako koltxoietan egiten zuten lo.

Transkripzioa

- Negar gehidxau ez dot ein haraxe joan nintzenien baiño. Negar ein nabela.
- Ta nun harrape zaittuen zuori? nun harrape zaittuen bertan josten zauziela?
- Gu? etxetik eroan.
- Etxera joan jatzuen? Zarrara edo hona?
- Ez, ez soltera egon nintzen hondiño. Bai, nik hemeretzi-hogei urte eukiko nittuzen, ez dakitz hemeretzi edo hogei urte ingeru eukiko nittuen.
- Ta zure amak eta aittek-eta disgustoa?
- Disgustoa harek.
- Eta ama eta aitte zer? joaten zien bisittan edo kartak idazten biezan-edo?
- Bai, asko ez eben jakitten, eskribitan asko ez baia aittek zeuzer kartie esbrikitan eban, ta hantxe, harik eta etxera boteu arte. Gero indultoa dala ta hamar egun gehidxau erain erazo eusten, Francok indultoa ein dabela ta, ba gero ba propagandie ein eben Francok indultoa ein dabela ta, ta hamar egun gehidxau erain erazo kartzelan.
- Eta indultoa zer dala ta etor zan?
- Ai, ez dakitz nik zer! indultoa eskatu eben ta, zer izen zan.
- Ta libre?
- Bueno, indultoa ba kartzelan dauzenak ataratie-edo izengo zan.
- Eta bestiek be bai zugaz batera urten zien?
- Gu etor giñezan lau etxera boteu ginduezan eta bi itzi zittuzan, harek urte betena ein eben. Ziriakak Uribek eta Miren Enbeitak harek urte betena ein eben.
- Eta lo nun eitten zenduen kartzelan?
- Lo? koltxoiek euki genduzen eta harexen ganien.
- Bakotzak bat?
- Etxien etxetik eroanda.
- Zuen etxeko koltxoie? orduen zuen bille joan zien etxera ta ganera zuek hartu biher etxetik koltxoie eroateko.
- Ba guk koltxoiek euki giñuzen ta ez dakitz nik. Mirenek e holako koltxoa txikitxu bet euki ban, aittek eukitten bala esaten eban, beren aittek ta ba han egon giñezan ta. Ha be ikusi gendun ta.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia