Kartzelan etxetik eramandako koltxoiekin<p>Kartzelara joan zenean baino negar gehiago ez duela sekula egin dio. Etxera joan zitzaizkien atxilotzera. Gurasoek idazten askorik jakin ez arren aitak idazten zion. Indultua baino 10 egun gehiago eginarazi zizkioten. Lau etorri ziren etxera eta beste biak urte betena egin zuten. Etxetik eramandako koltxoietan egiten zuten lo.</p>