Muxika (Bizkaia)

Etxerik etxe gari-jotean

Etxerik etxe gari-jotean Gari-jotearena behar gogorra zen, zelan moldatzen ziren kontatzen du. Makinarekin lanean hasi zirenean, lau urtean ibili zen inguruko herrietan lanean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-014-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gari-jotearena behar gogorra zen, zelan moldatzen ziren kontatzen du. Makinarekin lanean hasi zirenean, lau urtean ibili zen inguruko herrietan lanean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelan izeten zan gari-jotiena-eta?
- Gari-jotie gogorra. Ze lelengo makiñiegaz joten zien, makiñie ibiltzen zan. Hemen en jeneral hor Mendatako bat etorten zan, Santi. Ta harek apurtzen zittun, baia gero gasoliñie akabeu zen, gasoliñie ez zan egon, ta gasoliña barik gari jo ezin, motorrak ezin-ta. Gero eskuz, urtietan eskuz, denpora beruaz ganera, zabaldute ipini garixek, eguzkixek berotzen ebanien ta beruan barriz granue ataten jaken. Ta pareu illaran ta ipini zozer behien, ta harri losak, ta hantxe joka. Heutse ta bueno! biherra gogorra.
- Ta ze eitten zan udegoixenien?
- Hori? ez, abuztuen jeneralien, abuztue izeten zan. Bueno abuztue eta bestie be bai garagarrille-edo esaten jako, baia, eurreko hille, hor hil bixetan izeten zan. Gero bai gero hasi zien makiñak eta zerak-eta hasi zien. Ta neu be bai, neu be lau urtien edo ibil nitzen hasi Lumon eta Kortezubittik, Belendiztik, Arratzutik hor zerin gari joten, baia trilladoriaz, garixe jo eta galtzue trilleu ta tubuen botaten eban sabaire ta haregaz. Ta eitten nittuen San Pedro bezperan eruten zien makiñak Lumora, Lumotik honako hametiko parteko espaldara, ta San Pedro bixamonien hasi. Ze hor garixek prest egoten zien San Pedrotarako, ta hantxe hasi beti. Ta lau urtien ta bosgarrenien makiña bat ahalegin ein zosten /eisten/, baia ez nitzen juen. Gustora ibiltzen nitzen e! baia ardura handixe, ze harek makiña zaharrak-eta eukitzen zeban zer eta ituli edo eitteko ta harek katxarro zaharra, ta korreatan eta historixetan beti, beti zeretan. Orduen ni gustora ibiltzen nitzen, gaztie-eta. Ze ibilli nitzen hogeta lau urtetik hogeta zortzi urtera ta ibiltzen nitzen ba itzel. Makiñe bat etxetan lo ta jan, makiña bat etxetan ein dot nik horretan.
- Ta udan izeten zan ganera. Gero jairik jai be ibilko ziñen.
- Bai, dana. Neskatan be bai, danetan. Joe hor ibiltzen nintzen itzel, baia gero.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia