Gabiria (Gipuzkoa)

Etxeko arto eta gariarkin taloak eta ogia

Etxeko arto eta gariarkin taloak eta ogia <p>Amak erakutsi zion oraindik umea zela labe-sua eta taloak egiten. Etxeko artoa eta garia Gabiriako komentuaren aldamenean zegoen errotara eramaten zuten. Bide luzea zegoen bertaraino. Lana bai, baina goserik ez zuten inoiz pasa. Gerraostean bai ordea, artoa eta garia kentzen zizkieten eta orduan ezin iritsita ibiltzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak erakutsi zion oraindik umea zela labe-sua eta taloak egiten. Etxeko artoa eta garia Gabiriako komentuaren aldamenean zegoen errotara eramaten zuten. Bide luzea zegoen bertaraino. Lana bai, baina goserik ez zuten inoiz pasa. Gerraostean bai ordea, artoa eta garia kentzen zizkieten eta orduan ezin iritsita ibiltzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euxebi, baakit zu talo eitten ta ibilitakoa zeala.
- Bai. Soberbiok eitten dittut.
- Nolaz hasi ziñen talok eitten? Nun ikasi zendun?
- Ba, amak, amak eakutsi zian. Labe sue eitten'e bai. Amak garaiz eakutsi zian, zeati gure aittei asko gustatzen zikon taloa. Ta talo ta esnek zeuken alimentu haundie. “Hasi behar den”. Ta esan nun, “Hasiko naiz ba”. Ta labe sukin'e bai. Zeatio ni makal geauko banitz, urdun hautza ez zan panaderoik juten. No había pan, ta jan behar zan zortzi euneko ogie. Gue umei eman behar oaiñ! Uuuuu! Zortzi euneko ogie. Eta ikixi nun daneti, daneti.
- Iriñe ordun bazenduen etxen. Artoa ta garie eitten zenduen etxen.
- Bai. Ni “una mujer preparada” ezkondu nitzen.

- Errota nun zenduen, Euxebi?
- Errotea, Gabiriko komentue bakizu nun daun? Ormazteitik gora, convento pasionistas, Lurdes, haetxen ondon. Menudo viaje e! Hautza juten giñen iriñe ekartzea. Bai arto iriñe, ta bai ogiriñe.
- Etxen nahiko artoik izaten zenduen?
- Bai, bai. Ondo eoten giñen. Goseik ez gendun ikusten. Goseik ez. Oain, lana're bai. Baiño, halaxe behar zala ta.
- Ez zenduen sekula estraperlon hartu behar izaten iriñe? Izaten al zan nahikoa etxen?
- Kendu ziuen, geo hasi zien gerrate ondon, kentzen. Ordun ez giñen allatzen, eta ordun kristonak pasau behar. Ordun gosea, ordun bai. Gerrate ondon gosea pasau gendun.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia