Gabiria (Gipuzkoa)

Talo ederrak nola egin

Talo ederrak nola egin <p>Taloak nola egiten diren kontatzen du. Lurrezko ontzian, irina eta ur beroarekin egiten zuen masa. Talo-burdina oraindik ere gordeta omen du. Egunero, gosaritan jaten zuten taloa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Taloak nola egiten diren kontatzen du. Lurrezko ontzian, irina eta ur beroarekin egiten zuen masa. Talo-burdina oraindik ere gordeta omen du. Egunero, gosaritan jaten zuten taloa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euxebi, nola eitten zittuzun talok?
- Ba, eitten da, jarri harrizko ontzi baten, o kazuelea igoal da, baiño nik jenealen ebaltzen non “una cazuela de barro”. Oain'e bauket haundi bat, hor gordeta. Jartzen zan, gatz pittin bat bota, ta ur beroa, eskue sufrittu arte. Eskuk sufritzen zonen, masea ondo-ondo kurau, eta gero “hacer bolitas”. Gero, talaburnie, beheko sun jartzen gendun.
- Talo burnie nolakoa zan?
- Talaburnie, ganbaran dauket oaiñ'e.
- Nolakoa izaten zan?
- Un cacharro, de esto, ojalatea o ze izango zan. Hue jartzen gendun sutan, gaiñen. Eta gero parrillea, brasea etaa pixkat, eta han jartzen giñutzen talok. Harro-harro-harro. Talo batzuk!!
- Eskue hartu beharko zitzaion hari're, e?
- Bai, honbre! Hoixe hartu behar zikola. Ez gehiegi erretzeko ta. Ta labe sui'e bai.
- Taloa eguneroko jana zenduen?
- Bai, gure aittek bai, ta geo neuk'e bai. Goizen oso ondo ibiltzen nitzen, taloa ta esnea jan ta muy bien, egoardia arte.
- Gosaritako jana izaten zan?
- Bai, bai.
- Ala otordutan'e jaten zan?
- Ez, otordun ez guk. Beno, gauetan batzutan, aittek nahi izaten zon, eta aittekin batea, ba, neuk'e igual jaten non bat. Baiño jeneralen goizen, zeatio gaueako're da astune, un poco pesado.
- Taloa zekin jaten zenduen?
- Esnekin.
- Eta bestela, beste zeoze sartzen ziozuen?
- Gaztaiakin'e bai, eta zea're bai, gaintxarrea, txoixoa...
- Hura bai earra, besteik ez zanen!
- Riquísimo. Oso da ona.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia