Muxika (Bizkaia)

Etxeandin banatzen zuten errazionamendua

Etxeandin banatzen zuten errazionamendua <p>1929-1941 arteko kinta guztiak joan ziren gerrara. Gerra sasoian herrian ez egon arren, gerraostea ezagutu zuen. Tabakoa, ogi beltza... errazionamenduan ematen zieten. Ibarrurin Etxeandin ematen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1929-1941 arteko kinta guztiak joan ziren gerrara. Gerra sasoian herrian ez egon arren, gerraostea ezagutu zuen. Tabakoa, ogi beltza... errazionamenduan ematen zieten. Ibarrurin Etxeandin ematen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra denporan harrapeu eben dana, dana. Ta kintta asko, bua! Ba "cuarenta y uno" artien diar ein oskuen, "cuarenta y uno"ko jentie diar ein euen. "Cuarenta y uno"ra artien. Veinti nuevien hasi eta "Cuarenta y uno" arteko kinttiek. Ze gure anaidxek "veniti ocho" marina zan "veinti nueve tierra hasta el cuarenta y uno", horrek kintta danak altxau euezan-ta. Kintta asko.
- Biherrrizena egongo zan.
- Ba klaro! biherrizena euelako diar eitten euen.
- Orduen zuk hemen Iburrin jentiek sufridu ebana zuk ez zendun ezetu berton gerran: milizianuek zelan ibiltzen zien hemendik, errazionamentue kontue...
- Horrek errazionamentuek? hori bai. Bai, ezetuko ez naben ba errazionametue eta horrek? Jesus, Maria ta Jose. Tabako-orridxe errzaionamenduen euan. Bai!
- Ta zelan izeten zan hori?
- Ba errazionamendue, ba herridxen bakize nun saltzen eban. Ba errazionamentuek ba bakotzak honexen beste paketa hillien-edo. Geuza gitxi.
- Baia famili danari bardiñe jartzen otsien?
- Danari igual, danari igual, bai, bai, bai, danari erraziño bat.
.- Eta ze emoten otsuen errazionametuen.
- Errazionamentuen emoten ebana ogidxe be bai. Txuskotxu bet, baltza bera, baltza, zahidxeaz eta zereaz eñikoa. Haidxe zan emoten ebena gero. Guk zenbat biderrez soldadutzan ha txuskotxue emoten eben eta zera jaten hasi orduko ha txuskotxue akabeu eta hurrengo eguerdira artien bape bez, eta iñok saldu gure bez kalien be, ez zeuan-ta!
- Ta azukerie eta holako kontuek.
- Errazionamentuen hori be, errazionametuen dana, dana, dana, tabakoa ta dana, dana euen errazionamentuen, dana. Errazionamentue Iborrin euen Etxandin, Iborriko danana Etxandin egon zan.
- Ta Iburri danetik hara joan biher izeten ziñien, Meumetik eta dana Etxandire?
- Bai, bai, Iborrikoak Meumekoak be [...] errazionamentue altxetan Iborrire, Iborrire joan biher izeten eban.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia