Maistra gogorra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Neskak eta mutilak elkarrekin ibili ziren eskolan. Maistrak zigortu eta jo egiten zuen; handik Anbrera (Mendata) joan zen. Harekin derrigor ikasten zela dio. Basilio umetan lodia ei zen.
- Auzoa: Ibarruri
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:02:17
- Erref: MUX-008/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Eta ze egon ziñien neskak eta mutillek Meumeko eskolan danok batera?
- Danok batera.
- Ta maisue edo maestrie zer euki zenduen?
- Bidxetara euki gendun, baia en jeneralien maestrie, en jeneral maestrie euki gendun.
- Ta nor zan hori maistrie?
- Bai, esango dotsut ba, bueno. Zemat urten diren, ta gero hortik Anbrera joan zan, maistra baltz bat. Joder. Harrapeu baneke hor hortxe kurban hilko neuke. Hak emoten oskuzen emotekuek guri. Baia emon be zelan, hotz dauenien, pentseu e, atzamarrak holan ipiñi erain oskuzen drauiegaz goittik behera. Mekauen, sartute agoan harek negar eindde baiña hantxe mokue daridxola. Negar eittiegaittik ha berez ta gero Anbrera eroan ei dxuen ha.
- Eta nungoa zan hori maistriori?
- Ba horidxe, ez dakitz nungoa zan. Maestra morena bat zan. Nik e joder, orduen zer esango dotsut ba? Gerrate eurretik egon zan ze Meumeraiño joan ezin, nik bestieri segidu ezin. Berez be eskasa izen ei nitzen ta gero maestriek iñoz ba beragaz lo eitteko esan eta mekauen la puta, zabaldu atie eta emon ariñeri ta etxera. "Neuk, neuk ein zugaz lo?" ta etxera! Ze esaten dabe txikitten ba lodidxe nitzela-ta, baia nik gero ba pentse eizu, hamazortzi urtegaz soldadutzarako tallarik ez nabela harrapeu ta ibilli nitzen. Zelakoa izen nitzen umetan. Ta gero gora hazten itzi be ez, ze gottitik beherako palukadakaz bajatu beti hankak.
- Eta eskolara orduen esan dozu, maistrie zer zan txarra? maistrie txarra izen zan?
- Txarra ez zan izen, baia ikesi derrigor ein biher gero. Baia joder, joten hasten zanien. Ta zu, berrogeta sei umeri maestra baten zozer ein ein biher, ta batzuk ba orduen gero eskolatik urtenda beste eskola batera eta eskolatik urtetan bazun ta biherra izeten zan. Ta batzuk gizon zatidxek, honako gizon zatidxek batzuk eskolan. Ta hainbeste domiñetako jo edo zeuzer ein ein biher, ostantzien maestrie bera jan eingo eben eta, eingo eben ez, ein eingo gendun.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!