Muxika (Bizkaia)

46 ume Maumako eskolan; etxe bakarrean 21

46 ume Maumako eskolan; etxe bakarrean 21 <p>Soldadutzaz gain artzain lanetan egondako hiru hilabetez baino ez da egon etxetik kanpo. Eskolara astean behin edo bitan joaten zen; etxeko lanetan lagundu behar izaten zuten. Maumako eskolara joan zen, garai hartan 46 ume zebiltzan bertako eskolan; etxe baten 21 seme-alaba ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutzaz gain artzain lanetan egondako hiru hilabetez baino ez da egon etxetik kanpo. Eskolara astean behin edo bitan joaten zen; etxeko lanetan lagundu behar izaten zuten. Maumako eskolara joan zen, garai hartan 46 ume zebiltzan bertako eskolan; etxe baten 21 seme-alaba ziren.

Transkripzioa

- Beti bizi izen zara hemen, ezta?
- Ni bai.
- Orduen iñoz ez zara egon etzetik kanpo? soldadutzan-edo bakarrik edo...
- Bai. Soldadutzan eta neure denpora danien hiru hille bete ein nittun beste hortxe negu baten ardidxek zaintzen. Gehidxau ez dot ein ez kridxau ezta ezetan bez, etzien, biherra palue eta gosie, ta hementxe.
- Bueno zuk gerra eurretik be eskolara joateko astidxe be eukiko zendun, ezta? Gerra eurretik eskolara joan ziñen?
- Bai, baia ez oingo moduen egun danetan ez, astien egun bat edo bi. Aitteri behidxekaz soloan biher eitteko ittaurren eitten han ta jakin ha, ta eskolan zemat denpora ein pentsetan dozu? hamabi urte euki genduzenin basora piñu botaten trontziaz.
- Ta nungo eskolara joan ziñen?
- Meumera.
- Meumeko eskolara.
- Meumen egon zan eskolie. Berrogeta seidxen asientu egon zien Meumen ta danak beteta, hondiño zutunik egoten giñen. Ta lau etxe, baia etxe bakotzan bederatzi, hamar, zortzi. Etxe baten hogeta bat izen zien, hogeta bat, "Zela". "Zela" zein den jakingoik hik ba? Han Zela hantxe, hogeta bat ta hemeretzi bautidxauek. Hogeta bat izen ein biher dabe e! han egon zan biherrik ta astidxe edozetarako be baia.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia