Muxika (Bizkaia)

Etxetik irten beharra

Etxetik irten beharra Frontea etorri zenean, amagaz batera, bera eta auzoko batzuk Ariatzarantz bajatu ziren eta handik Okara joan ziren, Okako Arandian; Muxikarako bidea zarratuta zegoen. 8 bat egun egin zituzten bertan. Etxetik derrigorrean egin behar izan zuten alde; auzoko beste askok ere alde egin behar izan zuten. Etxera bueltatzerakoan, mantak eta balak baino ez zituzten aurkitu; ez zegoen ezer. gero auzoko beste etxe batean ere egon ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-007-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frontea etorri zenean, amagaz batera, bera eta auzoko batzuk Ariatzarantz bajatu ziren eta handik Okara joan ziren, Okako Arandian; Muxikarako bidea zarratuta zegoen. 8 bat egun egin zituzten bertan. Etxetik derrigorrean egin behar izan zuten alde; auzoko beste askok ere alde egin behar izan zuten. Etxera bueltatzerakoan, mantak eta balak baino ez zituzten aurkitu; ez zegoen ezer. gero auzoko beste etxe batean ere egon ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta frentie nun egon zan hamen ba?
- Hortik etorri zien eta gu kanpora atar genduzan. Hortik ziher joan giñen Aritzara. Aritzara, Aritza jun horrek be bai zerera, baia horrek hartu eben Muxikerantza ta g u joan giñen, ama difuntie ta bixok, ta hamengoak Joxepan amagiñarreba ta gizona, Iñaxio difuntue ta beste bat be bai anaixie, Anizeto, harek gu etor giñen zerera, Okara. Guri zarratu ein oskuen, horrek paseu zien, ta horrek gu Okara aginddu oskuen Muxike hartu ebenien, ta horrek justo basorantza. Haixe. Gero Okan egon giñen Arandianien egon giñen, han ein gendun guk, igual zortzi egun eiñ . Behi bi guk, behi bi euki genduzen, ta behidxekin gero hona sartu zienien, behidxekin etorri giñen hona, ta istoridxe itzela. Gero hamen egon giñen. Etzien hamen ez eben ein ezer, manta zahar batzuk ta balak baiño ez zeuen hamen besterik, ezer ez zeuen. Txakurre ikusten ei zen hor goiko bentanan ta txakurrik be ez zeuen, txakurre hil edo zozer eingo ben. Danataixik. Gero honantza etorri giñen baiña dana zeuen, danak zertute euezan hamen.
- Orduen etzera sartu jatzuezan.
- Etzetik atara ein genduezan gu. Zerak asturianuek –edo, hortik Urrutxutik bezperan etor zien hona ta hamen harrapetan ben konejue, ollue ta danak ta zerien. Gure ama, ama difuntie, hamen zerak emoten, esnie ta zerak emoten, ta benga bidxamonien: “Benga kanpora!, kanpora urten gure ez bazue afusilleu ta…”, ta behidxok-eta solte biezan hor kortan, hortik ziher zerera Aritzara gu paseu giñen. Ta historiala haidxe.
- Ta Aritzan nun egon ziñien ba?
- Aritzan egon paseu ein giñen, guk Aritzara urten ein gendun. Gero Aritzatik Okara paseu genduzan gu, ta horrek gero Muxikera jun zien, bota bezan ta horrek be paseu zien Muxiken ha zarratu, ta gu baiño ariñau zertu zien horrek kontizu, eta zerien eta gu Okara. Haidxe, haidxe historiala.
- Ta Okan etzeren baten-edo egon ziñien?
- Bai, Arandianien egon giñen. Arandianien han egon giñen gu; gu ez bakarrik, Aixuxe (Ajuria) aldeko zerak be bai Isidro ta horrek Patxiko eta horrek… Zuk e… horrek danak hara juenda billurregaz hamendik, Aixuxetik hara Okara junda egon zien.
- Ta zu zure amagaz bakarrik?
- Ama ta honek auzokoak be bai. Lehen esan otsutana, Xixili ta Benanzio difuntue ta Anizeto difuntue eta horrek danok gu gu alkarregaz egon giñen Okan. Mobidie dana, pasilloatan-ta koltxoiek botata-eta, guk egunek ein genduzen Okan be.
- Orduen asturianuek egon ziren hemen?
- Asturianuek egon hamen, asturianuek atara ei bezan hamendik zerera, hora Bizkergi aldera edo horra atara ebezan . Hemen gero reketiek sartu zienien, hamengo tio difuntue etor jakun guri, Gizitzakoa, hona etor diela eta oin pase in iziela gora eta gu atzera etorri ein giñen hona gora, bai. Gero hor auzo auzoan, auzokoak ez zebiezan erun danak, harek ez zebezan atara, ta harekin egon giñen gu ostabe, han panteute. Hori historiala.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia