Muxika (Bizkaia)

Erreketeen meza; auzoko etxe batean luzaro

Erreketeen meza; auzoko etxe batean luzaro Domeketan auzoko atarte batean meza ematen zuten erreketeek; beraiek zuten beraien kapilaua. Auzo bereko Agarrebekoan egon ziren luzaro bera eta ama etxean ez zuten ezer.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-007-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Domeketan auzoko atarte batean meza ematen zuten erreketeek; beraiek zuten beraien kapilaua. Auzo bereko Agarrebekoan egon ziren luzaro bera eta ama etxean ez zuten ezer.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen zerak-ta, reketiek egon zien eta hor mezie-ta entzuten genduzen domeketan-ta.
- Nun?
- Hametxe, zerien, Joxepan zerien etartien.
- Joxepan etartien…
- Mezie emote ben, kapillaue egon zan hor, erreketiegaz e, ta mezie ta horrexek entzuten genduzen guk.
- Ta reketiek emoten bien mezie?
- Bai. Reketiek emote ben, eurek kapillaueu eukien ta.
- A, euren kapellana.
- Bai.
- Ta eurek nun egon zien, etzeren baten egon zien?
- Hor ez daitz zelan manejetan zien, nun egoten zien edo behintzet domeketan edo zeretan-ta mezie emoten ban hor kapillauek. Bai, horidxek zerak.
- Ta zuek zelako relaziñoa euki zenduen bertokoak reketiekaz?
- Guk relaziñoa ze euko gendun ba guk? gu ba isilik ta zerien. Beste, beste zerik ez gendun eukitzen guk. Guk han beherengo etzien hantxe, zuk ez zenduzen ezetuko, Gaizka bai zuk, Gaizka horkoa ezetuko zendun ba, Gaizka hildde dau baia, Agarrebehekua esate jakona,
- Agarrebehekoa bai, baia Gaizka hori ez.
- Gaizka ez zendun ezetzen?
- Ez, ez naz akordetan.
- Karmelo bez? Lourdes bez? Harek hiru neba-arreba zien ta.
- Ba ez daitz, ez daitz.
- Haurek, harexek. Ba han egon giñen gu luzeroan be gero.
- Agarrebehekon?
- Bai Agarrebehekoan egon giñen gu. Hemen ezer ez euen ta.
- Baiña zer dala ta egon ziñien han ba?
- Ba han ba, hamen ezer ez euen ta han ba jaten-ta, ta zerien-eta, hantxe egoten giñen gu.
- Seirok han?
- Ze seirok, seirok. Harek bestiek zera-ta euren etxien planteu zien Joxepa-ta, Joxepan zera eta Xixili difuntue eta Joxepan amagiñarreba eta harek. Harek beste anaidxe bidxek, harek hara zertu zien baiña gu hara junda egon giñen.
- Zu ta ama bakarrik.
- Bai. Ta eurek? Eurek euezan zera ta tia difuntie ta Bittor difuntue ta harek, ta zerakin, gu han egon giñen. Bai historiala bakogu hor. Hortik Okatik etor giñen zerera, hortik Okolo azpittik hona arte etorri giñen.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia