Astoa hizketan
Kondaira bat kontatzen du. Mutrikuko eliza aldean behetik gora zetozen batzuei astoak "formatu" zitzaizkien, eta jendea beldurrez. Astoa paretik kentzeko joz gero, erantzun egiten omen zuen "jo naikiekela berriz!". Inguruko etxeren batetik aritzen omen zen norbait adarra jotzen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Arrizabalaga - Ainhoa Bernabe
- Data: 2012(e)ko martxoaren 20a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: MUT-029/031
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
Ba esaten zeuen Mutrikun ere, zela zan, eleiza aldian betigora zatozela beti astuak eta ez dakit ze formatzen zitzakuezen batenbatzuei, kalekuai-o baserrikuai ez dakitx zeintzui. Eta beti billurrez, ta igual astuak jo ta, astuak atzea erantzun: “Jo [neikiekela] berriz.” Astuak atzea esan. Jo zionai, ezta? Entenitzen dezu? Eta esan zion baten batek, ze: “Entzun, hurrengun hara etortzen zeatenian, beittuizue aber zein bentanatan dauan argixa.” Batak bestiai komentauko zixuen itxuria. Asmatutakuak igual izango dia, baiña dana dala. Eta beittu zeuen eta txanboliñeko ez dakitx zein bentanatan argixa, ta esan zoan, orduan esan zoahan bentana hartan zaozenei. Harek botatzen zeuela. Ta geo holakotxe tonterixak-eta esaten zoan, baiña ez.
Egilea(k): Nerea Arrizabalaga
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!