Mutriku (Gipuzkoa)

Fonda Berrira josten ikastera

Fonda Berrira josten ikastera <p>Eguneroko zereginak: goizetan, esnea kalera jaitsi eta baserriko lanak egin behar izaten zituen; bazkal ondoren, josten ikastera joaten zen Fonda Berrira. Katalin izeneko emakume batek josten irakasten zien neska talde bati; hari buruz hitz egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-029-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eguneroko zereginak: goizetan, esnea kalera jaitsi eta baserriko lanak egin behar izaten zituen; bazkal ondoren, josten ikastera joaten zen Fonda Berrira. Katalin izeneko emakume batek josten irakasten zien neska talde bati; hari buruz hitz egiten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oiñez jun biharko ziñaten?
- Gu oiñez, aber! Goizian lehelengo esniakin etorri kalea, etxea jun, eta zeozela lanak ein, bazkaixa eo jan bihar noana ta josten ikastea etortzen nitzan Fonda Berrira.
- Bai?
- Han, Fonda Berri, Katalin! […] ene, alabak juten zianian sukaldeko lanak eittea, Katalin etorriko zan neri kontuak esatea.
- A bai e, Agustina eta Maria.
- Bai ba, bai ba. Ta harek ez zeuen nahi izaten eoze gauza neri esatea etortzia, baiña neri esaten zian: “Zu juten bazea auzolanea —Kattalinek e—, aurrena ez hasi lana eitten, lehelengo bestiak ikusi ta gero zeu hasi” ta holakuak esaten zian. Zelako konsejuak!
- Argixa ei zan Kattalin.
- Katalin? Katalin zan, bueno! Jarritta, jarri bihar dezunian ere, zenbait bezela jarri hala behian lurrian hanka zabalik eta ez, e. Jartzeakuan hankak kruzau... baiña ze konseju eman harek. Gero esango zeuen bata ta bestia, baiña konseju ematen ona zan e, oso ona.
- [...].
- Fonda Berri lehen zan hori, eleizian atzian zan hori etxe hori. Gero ba obrak eta gauzak eitteko, ba, bota ein zeuen ta. Baiña hantxe, neskak eoten giñan ba…
- Hori zan berez fondia, fonda-hostal edo fondia?
- Nik ez dakitx zer izango zan, baiña haura zan; zozen Zumalabenekuak, ez dakit zeintzuk, bi-o bai, josten ikasten eoten zian, eta hortxen. Neska señoritakin ibili nintzan ni josten ikasten.
- Ez da gitxi.
- Bai, bai, oso.

Egilea(k): Nerea Arrizabalaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia