Mizkia baserria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-029-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Murtikuko Mizkia baserrian jaio zen, Bizkaiko mugatik gertu. Auzoko baserrien izenak aipatzen ditu. Auzo-eskola non zegoen azaltzen du; oinez 20 minutuko bidea zuen baserritik eskolara.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Arrizabalaga - Ainhoa Bernabe
- Data: 2012(e)ko martxoaren 20a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: MUT-029/004
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Zeu nun jaixua?
- Ni neu ere Mutrikun, ni Mixkian.
- Mixkian.
- San Jeronimotik goruntz, do beste barrixo bat, eta hantxen, Arantzamendi lehelengo ta gero Mixkia.
- Mixkia baserrixa.
- Bai, Mixkia zan behekua bat ta goikua bestia. Ta gero zozen, Dostua, Berrosasi, ikastolia, Elordi, Armetxa behekua, goikua eta Armetxa zabal, ta gero Bizkaiko mugia. Ta Bizkai aldetik etortzen zian, Kateikuak-ta, Galtzakorta-ta, Olabekuak hiru, baserri hurrenekuak gure ikastola hartaa, ikasten.
- Zeuk ikastolia aittatu dezu-ta, zer zon hantxe auzuan bertan ikastolia?
- Ba, guretik ba hogei minutu o hola jun bihar.
- Eta zein juten zan hara maistria edo?
- A! Lehelengo eon zian auskalo nundik noakuak zian, “Cara al sol” besteik ez zeuen kantatzen ta. “Cara al sol” ta holakotxe kantak kantau ta bale.
- Ni ez nai enterau. Nun zauan eskolia?
- Ba, gure etxetik ordu laren bat hara, Bizkai aldea, Bizkaiko muga-mugan, e.
- Larruskaingo mugan edo hola?
- Ez, harek urruti doz. Gu... Mixkia barrixua beste bat da. Mixkia da, Armetxan amaitzen da Mixkia.
- Artzai errekatik?
- Artzain errekatik ez giñan juten. Agerre badakizu, Mijoako Agerreko, hantxen onduan gora. Bai, oain kamiñua do einda handik goruntz, Arantzamendittikan barrixo hortan…
Egilea(k): Nerea Arrizabalaga
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!