Mutriku (Gipuzkoa)

"Reina Rosario" itsasontzia

"Reina Rosario" itsasontzia "Reina Rosario" itsasontzia deskribatzen du. 23 urte bakarrik izan arren, berak egin behar izaten zituen mediku lanak eta beste hainbat lan ere, bera zelako patroia. 16-18 lagun ibiltzen ziren bajurako itsasontzietan. Itsasontzi bakoitzean patroia, makinista, engrasadorea eta marinelak egoten ziren, besteak beste.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Reina Rosario" itsasontzia deskribatzen du. 23 urte bakarrik izan arren, berak egin behar izaten zituen mediku lanak eta beste hainbat lan ere, bera zelako patroia. 16-18 lagun ibiltzen ziren bajurako itsasontzietan. Itsasontzi bakoitzean patroia, makinista, engrasadorea eta marinelak egoten ziren, besteak beste.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zenbat lagun tripulazioan?
-Hemezortzi lagun Reina Rosarion. Eta ez zan holako oain bezelako, gero ein genduzen barku haundixak bezelakua, guretzat orduan barku haundixa zan baiña ez zakan harek komodidaderik eta eze. Zakan holako kubierta txiki bat. Alkarren gaiñian danok sartzen giñan kamaiña txiki batzukin, eta gero han berua-ta, kininak-eta hartu bihar genduzen, mariñelai eman bihar zakon, hara jute orduko ein genduzen rekonozimentuak eta gauza horrek danak, eta esan zigun medikuak zela eman bihar giñun kinina gizonai egunian noiz ta zenbat. Ta patroia zan danak organizatu bihar zittuana, eta neu han medikua eitten, patroia eitten ta etxekoandra eitten da danak eitten hogeta hiru urtekin.
-Eta hemen bajuran zenbiltzatenean tripulazio normala zenbat izaten zineten?
-Ba hoixe, orduan hemezortzi gizon, kapazidadia zakanak hola pixkat harrapatzen zonak hemezortzi, eta bestela hamasei gizon danak orduan. Eta barkuak zien, ez zien gero zuek ezautu dittuzuen barku horrek eta ez. Haren erdixa. Honek porejenplo berrehun tonelada ta ehun ta berrogei tonelada ta bazien azkenengo barkuak, harek zien hirurogeta hamar tonelada. Registro Bruto, e. Hirurogeta hamar toneladako barkuak. Beste estilo batekuak zien Elenita ta honek, Kresxenen eta barkuan estilokuak ez zien. Beste estilo bat, baiña pixkat pixkat haundixo, neberak eta holakotxiak. Hamar milla kilo atun neberan ta holako zerak, ta segittuan betetzen gendun haura.
-Barkuan bakoitzak bere funtzioa eukitzen zuen, ezta?
-Barku bakoitzian egoten zan patroia eta sotapatroia, patroiai laguntzeko, gau ta egun ezin zan patroia ibili tta, eta gero makinistia eta engrasadoria, eta beste danak zien mariñelak. Mariñelak ba, bakoitzak berak funtzioa bazekixen zer egin, esan det ba, ez zien oain bezelako mariñelak, dana ainddu ein bihar-ta; bakoitzak berak zakixan arraiña jotakuan ze ein bihar zoan, kaiñaberia zeiñek hartu bihar zoan, kakua, gantxua zeiñek hartu bihar zoan, nebera zeiñek arraiña sartu bihar zoan; osea ke bakoitzak bere funtziua kunplitzen zan esan gabe. Askotan egoten zien beti bezela, danian bezela egoten zien bat edo beste despistatzen zienak eta, baiña hari orduan patroiak begixak zorrotz, o sotapatroiak o gizonak eurak, alkarren lagunak, porke beste lagunak izorratzen egoten zan haura lanik eitten ez zebana, eta segittuan ematen zixuen altua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia