Mutriku (Gipuzkoa)

Itsasontzi barruko bizimodua

Itsasontzi barruko bizimodua Itsasontzian jaikitzen zirenetik egunaren bukaerara egiten zutena azaltzen du. Gosaltzeko kafea eta esne kondentsatua eta bazkaritan lapikokoa jan ohi zuten, gehienetan zopa eta garbantzua arrainez lagunduta. Afaltzeko marmitakoa jaten zen normalean, atuna nahikoa izaten zuten eta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Itsasontzian jaikitzen zirenetik egunaren bukaerara egiten zutena azaltzen du. Gosaltzeko kafea eta esne kondentsatua eta bazkaritan lapikokoa jan ohi zuten, gehienetan zopa eta garbantzua arrainez lagunduta. Afaltzeko marmitakoa jaten zen normalean, atuna nahikoa izaten zuten eta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuen artian konpondu, lotarako eta jateko-ta zela izaten zen eguna barkuan?
-Bueno, barko barruan goizian atunetan izaten zan, goizian goizao (...) eguna, laurak lau t´erdia- o, eta egunakin batera gizon danak altzatzen zian, patroia latzatzen zan-ta, benga, esnatzen zanian, arriba!, altzatzen zien ta lelengo aparejuak bota danak itxasora, kazan ibiltzen giñan orduan jeneralmente atunetan, aparejuak bota itxasora, eta gero kozineruak, kozinero bat egoten zan, kozinerua gure tarteko bat jatekua nahi zuana ein, porke jeneralmente hamasei edo hemezortzi gizonen tartian iñok ez zoan nahi izeten jatekua ein, porke gitxi (...) danak egoten gea exijentiak. Batek, “honek txo, inddiarrak gaur”-eta. Bestiak marmittakua o lokesea-ta, orduan ez zauan elejida haundirik baiña, elekzio haundirik ez zauan baiña behintzat; eta egoten zan koziñerua eta harek egiten zoan goizian kafia. Kafia preparauta eukitzen zoan, aparejuan botatzen zienian gizon bakoitzak bere haundixonak egoten zien eta hartu haundixonak eta kafia hartu eta ogi puxketa batekin eo kafia hartu, beste batzuk “leche condensada”-edo bota puxkat eta kafesnia ta hauraxe zan armozua. Goizeko zortzietako edo zortzi tx´erdietako gosiak egoten zan gizona, eta orduan bai bokadillua, o tortillia o arrain pixkat o atun zati bat hori o bestia. Goizian bakoitzak bere eitten zoan zartaiñan eiñ, ogi bitartian hartu, bakoitzak bere bokadillua eiñ, eta bazkaittara arte, porke bazkaixa izeten zan hamaika t´erdiak-o, hamabixak eguardixa-eo, izaten zan, eta bazkaldu arte ba harekin egoten zan. Jendiak bazkaldu, bazkaldu ez zauan oain bezelako elekziorik-eta. Izaten zan inddiarra, lapikokua jeneralmente: inddiarra o garbantzua-o. Garbantzua domekatan, zopia ta garbantzua. Eta izaten zan ba inddiarra, lentejia ta horrek, lapikokua, ta gaiñetikan zeoze bazauan, arraiñ pixkat, atun pixkat o zeoze, baiña jeneralemente ez zan etxetikan ezebe eramaten, porke ez zauan orduan diruik-eta, gure gazte-denporan ez zauan diruik, eta itsasora eramaten zan junto-justo patatia, eta horretxek indiarrak eta horrek eta. Jaten zan hori, betetzen zan ahal zoan gehixen marmitta haundixa bete eitten zoan koziñeruak eta jan haura tartera batetik danok, eta eurixa baldin bazauan, tartera erdi atera lapikotik eta jan ordua osua eurixa ta hantxe, e! Ez zauan barruan-ta koziñan tokirik iñon, jaten zan danak tartera batetik egurrezko kutxarakin, tipi-tapa danak eguardixan. Eta berriz gabian afaixa ba seirak o seitterdiak-o, porke eguardiko hamabixetatikan gosetuta egoten zan jendia ta. Eta berriz e gabian jeneralmente izaten zan marmittakua, zela atuna egoten zan eta patatia, marmittakua ein, marmittako pillo bat jan eta hoixe zan jatekoik onena. Baiña gaztiai-tta ez zauen gustatzen marmittakua-ta. Orduan gorrotua jeneralmente hartzen giñuan gaztiak porke ez zan haura ta; baiña jatekua hoixe zan itsasokua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia