Mutriku (Gipuzkoa)

Txibiak, arrastea, bajura eta alturako arrantza

Txibiak, arrastea, bajura eta alturako arrantza <p>"Xoxua" (Joseba) Erdiko kalean bizi zen; kalea deskribatzen du. Umea zela, ama (marinel baten alaba) sareak josten aritzen zen, Joseba otarran sartuta edukitzen zuen bitartean. Mutikotan osabarekin txibiatara joaten zen, ohitzen joateko. Hiru urtez osabarekin ibili ostean bapore handira, engrasera, pasa zen eta bajurako arrantzan, antxoatan eta abarretan ibili zen. Motorreko karneta atera eta bajuran ibili zen 28 urterekin. Ondoren, ia 30 urtez arrasteko arrantzan ibili zen makinista modura, Frantzian, Mauritanian eta abarretan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Xoxua" (Joseba) Erdiko kalean bizi zen; kalea deskribatzen du. Umea zela, ama (marinel baten alaba) sareak josten aritzen zen, Joseba otarran sartuta edukitzen zuen bitartean. Mutikotan osabarekin txibiatara joaten zen, ohitzen joateko. Hiru urtez osabarekin ibili ostean bapore handira, engrasera, pasa zen eta bajurako arrantzan, antxoatan eta abarretan ibili zen. Motorreko karneta atera eta bajuran ibili zen 28 urterekin. Ondoren, ia 30 urtez arrasteko arrantzan ibili zen makinista modura, Frantzian, Mauritanian eta abarretan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jaio zinen erdiko kalian?
-Erdiko Kalian, bai.
-Zeure akorduan zelakua zan inguru haura?
-Ba inguru haura zan edarra, plaza pare-parian, eta ni txikixa nintzala beti plazara juten nintzan eta hantxe jolasten nuan. Gero eozen barandilla batzuk-eta (...) eta hala eta hola, eta nere ama mariñelen alaba zan eta etortzen zan sare jostera, gazterik ekartzen nittun horra molla gaiñera eta (egoten zan) sare josten, eta ni otarran sartuta. Amak esaten zidan hori, gero konturau nintzan ni lau-bost urte nakanian beti otarria baiña beti otarratik ihes eitten nuan eta hamen mollan ibiltzen nintzan. Eta gero hasi nintzan osabakin lantzian-lantzian juten nintzan txibixetara ta beratzi urtekin igual, baiña enbarkatu gabe, sartu gabe bertan.
G: Ohitzen.
-Ohitzen. Eta gero hasi nintzan berakin hamahiru urtekin-eta ibilli nintzan motor txikixan, hamen Zumaira kabratara juten giñan, askotan arraunian lehengusua ta bixok. Haizia bazauan belan, eta hantxe egoten giñan, igual goizian goizeko ordu bixetan erten igual, eta arraunian tapa-tapa-tapa. Eta belan, haizia bazauan belan beti tta bueno. Ta gero hortikan jun nintzan, hor ein nuan bi urte-hiru, ta jun nintzan bapore haundira engrasadore. Engrasadore jun nintzan eta ibili nintzan makinan han, bajuran, honek esan dan tipora, antxoatara (... ), hartan, hortan eta danian. Eta gero denporiakin zerbiziora ere bai, zerbiziora jun nintzan, eta zerbiziuan ein noan hogeta bat hillabete, eta gero atera (...) motorista. Hortako ni jun nintzan hamasei urteko, honek esan duana makinista. Jakiñ asko ez baiña baten bat jun bihar zoan eta neu nenbillen behian eta jun. Eta gero zenbat urte arte ibilli nintzan ni? Zerbiziotik etorri, motorista atera, Ondarrun eskolan ibilli nintzan, motorista ibilli nintzan bajuran beste sei bat urte eta jun nintzan arrastera hogeta zortzi urtekin. Da arrastan ein dittut ba urte asko, hogeta hamar urte. Arrastan eibilli beste danak bezela hamen (Marruekosko?) kalan ‘e bai. Ibilli nai Frantziako kostan.
G: Baiña makinista beti. Gero jun nahi (Ronkala?)‘re bai, gero jun nai Mauritaniara’re bai, konjeladorakin, eta Senegalera ere bai rumanoei arraiña eamatera. Bai, han ein nittuan bueltan-bueltan lau urte t´erdi edo bost. Handikaldian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia