Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Tranbia; plazara saltzera

Tranbia; plazara saltzera <p>Bere ama domekero joaten zen Zornotzako plazara bendejarekin, horrela errekaduak egiteko dirua ateratzen zuten. Durangorako tranbia gerra aurretik egon zen, bonbardaketetan apurtu egin baitzituzten bideak. Gerraostean Bilboranzko noranzkoan zegoen, behin San Mamesera joan zen partidu bat ikusten tranbian. Zeanurira ere joan zen bertako errota batera. Bilboko plazara erregaterak eta esne-saltzaileak joaten ziren. Zornotzako merkatu-plaza parkeko arbolapeetan eta udaletxe aurrean ezagutu du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-104-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere ama domekero joaten zen Zornotzako plazara bendejarekin, horrela errekaduak egiteko dirua ateratzen zuten. Durangorako tranbia gerra aurretik egon zen, bonbardaketetan apurtu egin baitzituzten bideak. Gerraostean Bilboranzko noranzkoan zegoen, behin San Mamesera joan zen partidu bat ikusten tranbian. Zeanurira ere joan zen bertako errota batera. Bilboko plazara erregaterak eta esne-saltzaileak joaten ziren. Zornotzako merkatu-plaza parkeko arbolapeetan eta udaletxe aurrean ezagutu du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bendejerie zanak, gure ama diarixo joaten zan diarixo, domeketan, Zornotzan plazie. Ta eroaten zeuen porruek edo patatie asko eukitten zeuenien edo babie askotxu eukitzen zeuenien, errekaduek eitteko dirue hartuten zeuen, bai.
- Ta Durengora tranbixen-edo.
- Tranbixe Durengora ez dot ezetu nik, bueno ezetu dot gerra eurrien. Ta gerraostien etorten zan Zornotzaraiño, ze honek biok aputu ein zezan bonbardeoagaz ta zerakaz, baia Zorrontzaraiño bai. Zorrontzara nik eukiko nittuen hamasei urte? hamasei, hamazazpi igual ez. San Mamesera joan nitzen partdiue ikusten tranbixen, haixe akordue dekot, bai, bai. Ta joanda nau Zeanuriraño ba errotara, arto-zakue artu eta ixoten. Zeanurire allegetan gauzela baño arintxuau, kamiño zaharretik, errotie ta hareixeño-ta, hamengoa miserixe zan.
- Ta ama ez zan joaten Bilbora-edo bendejiegaz?
- Ez, ez. Bilbora joaten zien ba erregeterak esaten jakien horrek erosten zittuezan baserrixen arrutzek ta bendeja onak-eta, bai Etxanotik Bilbora letxeruek be bi egon zien, esnie.
- Ta zuek be esnie saltzen zenduen?
- Bai apur bet. Bueno segun, behixe txahala eindde edo zelan egoten zien, bai. Eta letxeru bi Bilbora joaten zienak be bai.
- Ta plazie nun euen Zornotzan plazie?
- Bueno nik ezetu nauen parkien, lelengoko ezetu neuena, ta gero aiuntamientuen eurrien ta han azpixen, oin hori dana kendute dau.
- Hori neuk ezetu dot.
- Bai ba, bai ba. Zuk ezetuko ez dozu ba! gero hor be.
- Orduen aiuntamientukoa antziñeko kontue da be bai.
- Bai, bai ta nik ezetu neuen parkien arbolapietan eb bai.
- Arbolapietan ta eurixe zanien-edo?
- Ba ahal dan bezela, ahal dan bezela, ez zeuan hamen, ahal dan bezela zan, bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia