Lezama (Bizkaia)

Sagarrak

Sagarrak <p>Gaur egun plazan kanpoko jenero asko saltzen da. Kanpoko frutak oso itxura onekoak dira, ez hemengoak bezalakoak; hala ere, bertokoak goxoagoak dira. Lehen, sagarrak hartzen zirenean, ganbaran gordetzen ziren negurako eta ez usteltzeko belar sikua jartzen zen gainetik. Kalabazak ere gordetzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LZM-003-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaur egun plazan kanpoko jenero asko saltzen da. Kanpoko frutak oso itxura onekoak dira, ez hemengoak bezalakoak; hala ere, bertokoak goxoagoak dira. Lehen, sagarrak hartzen zirenean, ganbaran gordetzen ziren negurako eta ez usteltzeko belar sikua jartzen zen gainetik. Kalabazak ere gordetzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Oin be, oin ia jentia kanpoko frutia gura deurie, ze ez deke bitxorik eta ez deke zerik. Baie hemenego sagarra ta madarie probau…probauten deuenak ez detse ardurarik [kotxo] euki arren. Dauz batzuk oso-oso… dau gizon bat sobre todo bat dau, aste guztietan eroaten dabela biherrera sagarrak. Ta sapatuen etorri jaten zera, badakizu Ester zuri emon notsuzenak moruko sagarrak dekoz honek [barren], kaja bat edo. Baie itxuri txarra dekie, hemengo frutiek itxuri txarra deko. Kanpokoa dator ba oso polito ipinde, oso einde.
-Kanpuen kakaztuta datoz.
-Bai, bai, bai, dana. Eta gure Karmelek esaten do: Ama, “traeme los que tienen bicho emoistazuz ama neuri”. Horrek. Eta hori esaten dotsiet nik be sarri [asko]: “Estos son ecológicos e” ta aitu eiten dostie esaten dotsetenien. “Pero qué mala pinta tiene” igual, ta “Bueno bai, baie onak dozuez. Eroan!” Ta egie da, bai. Itxuria txarra dekie baia gozoa da.
-Zelan gordetan zan antzine generoa, holan joaten zanian, negurako eukiten zan ez?
-Bai, orduen egoten zan sagarrak bost kantoiak, urtebeteak ta horrek. Kamarotera eroan ta igual martien ta aprilen kamaroteko sagarrak jaten, tximur-tximur einde egoten zien, oso gozoak.
-Baia zelan eiten zan ez usteltzeko? Ganbaran sartzen zan bedarran barruen?
-Bedar sikue botaten gendun ganbaran ta haren ganean zabalean ipinten genduzen. Ze imini ezkero gitxiau usteltan die, gitxiau usteltan die.
-Ta zer gehiau mantenitzen zan holan?
-Kalabazak be bai. Kalabazak be asko.
-Oseake […] urre gorrie jatekoa?
-Bai, urre gorrie bai jatekoa.

Egilea(k): Jaione Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia