Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Tabakoa erein

Tabakoa erein Etxanoko etxe batean tabakoa ereiten zuten. Zelan tratatzen zen azaltzen du. Tabakalerara saltzen zuten gero. Ez ei da gaitza tabakoa ereitea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-104-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxanoko etxe batean tabakoa ereiten zuten. Zelan tratatzen zen azaltzen du. Tabakalerara saltzen zuten gero. Ez ei da gaitza tabakoa ereitea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen iñoz Etxanon tabakoa erein izen da?
- Bai. Bai, hortxe Bañeratik joan ta Etxanorantza joan eta lelengo etxien, Juan Irakulisek. Bai.
- Ta zelan ereitten zan? bakizu zelan ze tratamentu-ta.
- Erein. Gero zimintteran erein ta ta gero transplanteu, ba azak eta tomatiek-eta ipinten dien moduen soloan.
- Ta gero siketu-eta.
- Siketu ta gero kamaran ipintten zien zutunik, osake hamendik heldu illarak ta apur bet siketzen zienien, eurek tabakaleratara eroaten ostien, bai. Juanitak eukitten zeuen.
- Orduen merkature begire, berantzat barik saltzeko gero.
- Saltzeko, saltzeko, bai, baia berak be fumeten zeuen, ba "más malo que".
- Txarra bai?
- Txarra!
- Ba zu be probenikoa zara.
- Ba "claro que si". Ba ez da geuze gatza tabako-orrixe landarie hartzie, ez keba.
- Ta orduen hamengo lurrek balixo dabe horretako, haiziek-eta.
- Bai. Osake ademas hazixe emoten dotsu punten loriek ereitteko ta ziminteran piperra eraitten dan moduen erein ta gero transplantie ein. Bueno ez zeuen emongo osake diru handirik ze beste batzuk be ein ez eitteko, ze hori geuze erreza da eittie, bai gizona.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia