Emakumeen lana: despeska eta otarrak garbitzea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-013-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mutrikuko kantak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Arrizabalaga - Garbiñe Garagarza
- Data: 2008(e)ko abuztuaren 26a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: MUT-013/003
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
-Eta ama etxian, ezta?
-Ama etxian. Amak orduan ba, orduan eitten zian primaberan-ta otarratan ataratzen zan arrain dana ta hemen, esan deten bezela, kofradi zaharrian eta hor bajamarra zeuanian itsasua behera egoten zanian, maria bizixak-eta, sekatu eitten zien batelak danak eta potiñak, potiñ haundixan ekartzen gendun, “zingira” esaten giñun, barkua amarrauta zeon tokittik ekartzen gendun arraiña horra gaztiak eta otarratan bizkarrian ataratzen genduzen eskailleretan gora dana horra. Eta saretan-ta ibiltzen zan orduan primaberan, eta andrak-eta etortzen zien sare tartian buruak kentzera, arraiña despeskatzera, burua soltatzera antxoai. Betetzen zienian otarrak, dozenerdi bat otarra-edo, hartzen genduzen gaztiak potiñian eta hor bizkarrian horra gora arte. Hori zan guk hamalau urte-ta, hamabost-ta gendukenian. Gero hamabost urte nakala nik-edo sariak galdu zien ta, horrek “de cerco” esaten zixoena, sare honek, ardorako sariak esaten giñoena azaldu zien; ez zien haundixak baiña behintzat harekin gero juten giñan bajurata-ta antxoatara, baiña maillako sariak galdu ein zien, lan asko ematen zun horrek. Harek andrak orduan eitten zeuen, andrak eitten zeuen otarratan guk ataratzen gendun arraiña eta otarrak fabrikara eramaten zittuenian, fabrikatara jun –bakoitzak bere otarrak pinttauta eukitzen zittuen barkuek, bakoitzak bere otarrak-, fabrikatara jun, otarrak ekarri, garbittu, andrak eitten zittuen horrek danak. Buruan hartu bost edo sei otarra edo zortzi-tta, abillidadia zeiñek inddarra zelakua..., otarra. Ekartzen zittuen mollara. Arraskatan-da. Itturrixa zauan orduan, arranplia, hor itturri bat zeuan, danak andra danak remangatu, jata jarri oiñutsik eta eskobillekin itsasorako berriz otarrak garbittu-ta. Sariak garbittu, despeskatu, buruak eta apartatu ta gizonai preparatu itxasorako-ta. Lan gogorra zan haura, gure gaztetakua.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!