Etxean bertan milizianoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUR-001-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bonbardaketa egunean, aita Gernikara joan zen altzariren batzuen bila, baina bertan erre ziren bonbardaketan. Aita pinudi batean egon zen ezkutatuta, eta iluntzean itzuli zen etxera. Sua ikusten zen etxetik eta San Pedro Atxarreko ingurutik hegazkinak etortzen. Ohe burdinaren babesean egon ziren etxean. Herriko batzuek alde egin zuten. Kanoia zegoen etxearen goiko aldean. Milizianoen kuartela egon zen etxean bertan; erdaldunak ziren milizianoak. Ondo konpontzen ziren amarekin eta ez zuten arazorik izan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:04:15
- Erref: MUR-001/026
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
–Zuk ha, ze akordu dekozu harena egunena, edo?
–Han Gernikena? Ba nik dekot akordue Gernikena, astelehen baten aittek hamentxe ia ein duzenien ganajatekotxuek hamen hurrien ta, Gernikera jun biher dot /biot/ eta. Eta Gernikera jun zan aitte, oge batentzako mollie falta [eben], antziñe burdiñezko zerak dekezen molliek egon zien, ta halakoxe bat ta armaidxue erre jakozen aitteri Gerniken, bonbardea ebenien. Ta aittek esan eban modun ze: “Grazidxek etzera etor nazena, beste batzuk han dauz etorri eziñik eta”. Hor behien piñadidxen ezkuteta ta gero iluntzerartien ez zan arrimeu etzera.
–Ta zuek…
–Gu etzera… itxaroten aitteri, noiz etorko. Ta hametik, Gerniken, hor espaldan e, sue ikusten zan Gernike bonbardea zanin.
–Ta abioiek eta ez zenduezan ikusi?
–Bai. Hortik San Pedro Atxarrekotik abioiek etorten zien ta durrun-durrun-durrun. Ta gu hamen aske aurrien, ohien parien planteute, ze, ba, burdiñetatik ez zala bonbie biher dan /bidan/ moduen zertuten ta… Ama, aizte txikidxe, ta neba txikidxe, horixe hil dana, ta amuma, amak ekarritte euki eban berari laguntzeko hona, ta haxe; hor planteute, behien ganien bota mantak eta, jesarritte ta, etxunde ta, umiek lo ta…
–Ta hemen euzoko iñor, Muruetako iñor…
–Hamen askok eskapa ein eben orduen denporan.
–Zer dala ta eskapa?
–Refujidxuetara ta…
–A bai? Ta zer parterantz? Santander parterantz?
–Ez. Honantz.
–A, horrantz.
–Solluberantz.
–Hemen etziek eta, eukiko ebiezan, ezta, refujidxoak, sotanoak eta, edo ez?
–Ez dakitt.
–Hemen ez zan egon errefujidxoren bat edo? Karkabaren bate edo zeozer?
–Ez.
–Haurtxe goiko mandan euki giñun kaiñoie. Han Laidetik eitten euen signifikantzie zertun, honeri kaiñoieri; hor hortiko mandan, etze bateri, etze kantoie apurtu tsen ta [eztozun] itzitzen… Hamen kuartela euki giñun guk, milizianuna, ta [esan oskun ze] “Niños no salir, e, que os van a matar!”. Bueno, hori esan ebanien guk gehidxau urten bez etzetik.
–Etxien euki zenduezan milizianuek?
–Bai, hor goidxen oin lobiek dekosten habitaziñuen, goidxen euki eben mahaidxe ta, imindxe ta, nagosidxek ta.
–Ta zer zien, nongoak zien?
–Soldaduek. Nik ez dakitt. Kanpokuek; ez giñuzen ezetuten ta.
–Ta erdeldunek…
–Bai.
–…
–Baia ondo atenditen oskun geuri be bai ta amari be bai ondo esaten tsien. Ta ama koittedie, behidxeri esnie eratzi errapatik ta eureri esnie emoten edateko ta…
–Bai, bai. Baiña, gero eurekaz igual…
–Ondo pasa giñezan, e…
–Bai.
–Gero, amari be emoten tsen umientzako, ume txikidxentzako txorizuek eta eukitten ebiezenak; pipermin bet! Ta jan eziñik, ta zerien ta… ibili giñezan.
–Ta han sasoien neba-arreba danak egon ziñien etzien?
–Danok etzien. Dan-dan-danok.
–Klaro, iñori ez jakon tokeu frentera joatie. Ondiño gaztiek zien ezta?
–Bai.
–Edo lehengusurik edo ez zenduen euki, frentien edo?
–Ez.
–Orduen, suertie euki zenduen, ezta?
– Bai. Neba-arrebok, danok egon giñezan etzien.
–Ia, ia. Eta esan dogu, entrega biherra euki zenduela errazionamentoa ta…
–Bai.
Egilea(k): Arantza Bilbao
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!