Margari Ondarza Elorriaga
Murueta (Bizkaia) (1928-2021)
Biografia
1928an jaio zen Larrabe auzoko Landagoiko baserrian, eta bertan bizi izan da beti. Aita bertakoa zuen eta ama Muxikako Astelarra auzokoa; 8 neba-arrebetetatik 4. da bera. 5 urterekin hasi zen Muruetako eskolara eta bertan aritu zen 15 urtera arte; maistra bat beraien izekoa zen eta harekin euskaraz baino ez zuten egiten, eskolan bertan zein kanpoan. Dotrina ere euskaraz ikasi zuten, eta abadeak zigortu egiten zituen umeak erdaraz entzunez gero. Etxean beti izan dute ganadua; txahalak saltzeko Gernikako Oscar harakinarekin egiten zuten tratua. 60 oilotik gora ere izaten zituzten, eta arrautzak eta gainerakoak saltzen Bermeora joaten ziren ama eta biak. Gerra sasoian milizianoak izan zituzten etxean. Beraien etxean txakolina egin izan dute luzaroan mahats beltzarekin. Beti aritu izan da baserriko beharretan. Ibarrangeluko Antzora auzoko Luzio Basterretxearekin ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUR-001 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute