Murueta (Bizkaia)

Artopilak eta taloa

Artopilak eta taloa <p>Artopilak eta taloa jaten zituzten. Irina oinekin zapaltzen zuten kaxan gordetzeko eta gero taloak egiteko. Artopilak esnetan bigunduta jaten zituzten. Goserik ez zuten izan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artopilak eta taloa jaten zituzten. Irina oinekin zapaltzen zuten kaxan gordetzeko eta gero taloak egiteko. Artopilak esnetan bigunduta jaten zituzten. Goserik ez zuten izan.

Transkripzioa

–Aitteri be batek esan tson hor San Kristobalen, ze: “Vidal, zuk nik labartuek dekotez danak eindde, ta zuk eruten bastazu, eitten bastazu honenbeste anega dekotez, ta honenbeste anega eitten bastazu zuk garandu haixe artue, nik errotara erungo tsutez”. Errotara eruten eban ta kaixie eukitxen giñun oin ezkatzien gauzen lekuen kaixek euki nebazan, ta galtzerdidxek jantzi ta arturi sakatu eiten tsagun neguen talue ta eitteko ta… Erabili taloa ein ta talue jateko.
–Ta labakosue ez zenduen eitten?
–Bai. Ta artopilek be eitten ebazan aittek. Esnigaz, gero hurrrengo egunien txikittu zatidxek eta bigun-bigun eindde.
–Gustora jaten zenduen, ezta?
–Hamaiketxu artopil ta talo jan du guk jaidxo garenetik ta hona.
–Besterik ez zan egoten ta? Baia goserik ez.
–Sekule bez.
–Kaleko jentiek bai pasa eban gosie.
–Bai baia guk goserik ez. Guk sartenekue euki ezkero, amak esaten eban ze ta talue, gu defendiko gara.
–Ta hemen, ez zan etorri inguruko herridxetatik-eta jentie jateko bile edo… Ez jatzuen iñor etorri. … Gernike erre zanin bez?
–Ez.
–Ba han jentie etxe barik eta geratu zan ba…
–Bai. Aman lehengusiñe bateri be etzie erre tsen, Gerniken bizi izen zan ta.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia