Ramon Andonegi Ormaetxe Itturritxu
Mundaka (Bizkaia) (1926)
Biografia
Bermeogaz muga egiten duen Iturritxu baserriko semea, bere ezizenak dioskun legez. Aita zuen bertakoa, baserritarra; ama, ostera, Fruizkoa zen, esne-saltzailea. Lau neba-arrebatatik hiruk egin zuten aurrera. Gazterik hasi behar izan zen beharrean, baserriko bizimoduak horrela agintzen du-eta. Hori dela-eta, ahal zenean baino ez zen joan eskolara. 1937an istripu bat izan zuen eta ez zen sekula gehiago eskolara bueltatu. Sasoi hartan, gerran, etxetik atera zituzten ganadu eta guzti, baina laster bueltatu ziren bertara. 19 urtegaz baserria eta bertako bizimodu gogorra utzi eta soldadu joan zen. Soldadutzatik bueltan, nabigatzaile lanera joan zen. Itsasoan eta soldadutzan sukaldari lanetan aritu zen. Tartean Artxandako Trueba ikastetxeko sukaldaria ere izan zen bederatzi urtez. 30 urtez Bilboko Deustun bizi arren, sekula ez zuen ahaztu bere jaioterria eta gerora ere bertara bueltatu ziren.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUD-003 | 2012 | Mundakako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUD-004 | 2012 | Mundakako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute