Maisu-maistra guztiak erdaldunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 23a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: MOR-001/035
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Ta maixue edo maistrie edo ze, abadie edo ze eukitte zenduen?
- Ez maixu-maistrak. Bai maixue eukitten gendun guk. Maistrie be bai, euki gendun uneka baten, maistrie be, Valladolidkoa. Eta gero ba maixuek. Zaragozakoa be egon zan. Ta gero, bueno, ni ez nitzen ibilli haraz, baia beste bat eon zan, Jaenekoa-edo.
- Emaztea: Erderarik batek eitten be itxi bez batek, sikeran.
- Ez. Ba, orduko kontuek.
- A, bai? Ta erderaz edo euskeraz eskolan?
- Gu geuk euskera, baia bertan erderaz, euskeldunik ez zan egon-ta. Esan gure dot /guot/ maixu-maistraik euskeldunik ez dot, bat ezetu dot, gerra aurretik eon zana. Ostantzien danak ixen dire Murziakoak, Jaenekoak edo Zaragozakoa ta holan, ixen die danak kanpokoak.
- Ta zelan etorten zien haiñ urrunetik, Murziatik-eta?
- Leakaburun oin egon dana, Gordo, ba Leonekoa ixen da ha, be gure mutillekaz egon dana.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!