Morga (Bizkaia)

Donatila, Santiren lehen dantza-laguna

Donatila, Santiren lehen dantza-laguna Plazan ikusita ikasi zuen dantzan. Familian ere dantzari onak izan ditu. Soinulariak ere baziren auzoan. Donatila izeneko neska izan zen gaztetako bere lehen dantza-laguna.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Plazan ikusita ikasi zuen dantzan. Familian ere dantzari onak izan ditu. Soinulariak ere baziren auzoan. Donatila izeneko neska izan zen gaztetako bere lehen dantza-laguna.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ta zuk zelan ikesi zendun ba, plazan?
- Emaztea: Berez.
- Bai. Berez, berez. Nik ikusitte. Gurin arrebak eta anaixik be bai, eitten eben […] jantzie-ta. Harexei beittute. Hasi nitzen neu be, ta ene!, danak ikeraute. Ene, zein da jantzan zerin moduen? Ta gero, bueno gero klaro, guk han euzoatik aparte etze bakar baten, Bixorreta esaten jakon lekuen, han soiñolaixek beti, euren denpora guztixen eon zin. Eta erremedixi soiñue zera joten deuena, Antonio, ona ixen zan. Ta harek haregaz gu lagun ixete gintzezan. Ta hori nik lehen esanekoa, Donatila, jantzarixe terriblie, hamengo Landoskoa, krixeda eon zan beheko tabernan Meakaurren. Eta horrek soiñolaixek, nobixe euki otson han alboan. Eta soiñue erremedixe akabaten zanien, nik edo nire anaixik ekarte eban lepoan hartute beheko tabernara. Eta han eitten genduzen gero, haregaz neskiaz nik eitten nuen, ene! Igual hogeta hamar korru gau bakotxien. Ba nik orduen, jantzan itzela atata naban hor hamazortzi-hogei urte bueltan. Bueno! Baia bera be ona ixen zan gero, Donatila be jantzan! Harek eta nik, hareaz, ein dotaz, Andra Marin te Meakaurren ta hor konkursoatan.
- Neskak be gureko ebien zuaz jantzan ein?
- Danak, bape dakixenak. Danak gure ixaten euren.
- Ikesteko badan be?
- Bai. Baia ajille ixen naz, buf! Ni jantzan ajille, bueno!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia