Morga (Bizkaia)

Galdakaoko dantza-lehiaketan txapeldun bi urtez

Galdakaoko dantza-lehiaketan txapeldun bi urtez Galdakaoko dantza-txapelketarako deitu zituzten Santi eta Josefina dantza-laguna. Beste lehiakideak dantzan ikusita iruditu zitzaion ez zutela zereginik, baina oso saio ona egin zuten eta irabazi. Txapeldun geratu ziren eta baita hurrengo urtean ere. Hiru telebista zeuden ikuskizuna hartzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Galdakaoko dantza-txapelketarako deitu zituzten Santi eta Josefina dantza-laguna. Beste lehiakideak dantzan ikusita iruditu zitzaion ez zutela zereginik, baina oso saio ona egin zuten eta irabazi. Txapeldun geratu ziren eta baita hurrengo urtean ere. Hiru telebista zeuden ikuskizuna hartzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun Andra Marikoak jo zien ariñe. Ia dantzarixek nortzuk dien-ta. Joan ta hango jantzie, hango henbrie, Josefinai esan dotsie /esantsie/, ta ia ha be ona dala ta ni be bai. Esan dotsie /esantsie/, eta ia eingo badau kanpeonatora ba, zertuko bada-ta. Esan dotsien /esantsien/ baze, Santigaz ixen ezkero bai, esan otsien, nigaz. Ze nigaz eindde eon zan bodan. Ta gero Meakaurrera etorri zien, telebisiñoa ta ni, gu koistan, dantza soltie. Galdakaokoak. Ta harek ikusitte ta ordun joan gintzezan, hara konkursora. Eta han soiñu hotsa, holako lonja baten-ta. Ba banoa ta neure lehengusue soiñu joten. Eta harek ha nire lehengusue ekarri ta han, jantzari batzuk, Gatikekoak, harek neba-arrebak-eta, nik harek ikusitte, “enei!”pentsetan: “Horren moduen, gu, ez gara kapaz eitteko” pentsetan neu. Eta gero esan osten lehengusuek: “Santi, hamen apur bet entrenetako korrutxu bet”. “Bueno, eittie dau”. Ta bertara etor zan Josefina be. Josefina ba ni jantzan ein biher ixen neuena ta bueno. Ein gendun han, ta puntu bi galdu ostezan, bertan entrenetan gabixela. Esan netsen: “Ez deku zer eñirik” esan netsen eta “ez”. “Ba, kasuik bez. Ez deko ardure, ba ataten ez badou be-ta”. “Ez, ez, ez, ez, ez. Ez gara horretan etorri” esan netsen nik. “Ba, sea lo ke sea, urtengo dau, urteten dauena”.
- Emaztea: Niri semik, bestera esan osten, ba hasarratu!
- Ez, ez, ez. Hasarratu ez. Eta bueno. Gero, plazan ein biher ixen zan, baia hiru telebisiño eon zin han gero Galdakaon, Euskal Telebista ta Tele Norte ta beste ez dakit zein. Hiru zer koistan zerien, han plazan. Ta ein duu jantzan ta ondo ein gendun. Ez gendun punturik, ezta ixpirik be ez gendun galdu.
- Emaztea: Ez dozue iñoiz ikusi, askok esan doskun, hau ixan zan telebisiñoan.
- Nik ez dakit.
- Bai, telebisiñoan asko urten dot nik. Nik eindde deket, hamengo herriz herrixeko zerien be, urteten dot nik. Herriz herri, hemen Muxikekoak eta be, leku askotakoak ein eben. Baia ni, oin be, Roberto, Roberto bastante famosuena da, ta Bizkaixen, ta Kepa; horrek trikitilaixek- eta joan ta ekarri deu Bilbon jantza-leku dau eta handik, nire zera, nire jantzie. Ta etzin dekola esan osten. Bai. Ta gero han, ein gendun jantzan, ta bai, ondo urten euren. “Egunin zenbat biher eitten dozue?” han bertako Galdakaoko henbrak-eta. “Egunien? Total be, ez dogu horren asko ein”. Eta zer da kontue ta joan nitzenien jantzan eindde, lehengusuk esan osten: “Santi” esan oten, “lelengoa eroan biher dozu /bizu/” esan osten, ta: “Ixilik egon hadi, honek nik ikusi dotez honek gaztiek-eta hemen ezin da”. “Ez, ez, ez. Txaloik gehixen zeuri jo dotsue ta onduen ein dozu jantzan. Antzik bez, hor e! Antzik bez.” Eta halantxe zertu nuen. Ta hurrungo urtin be bai, urte bitten segixen lelengo.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia