Morga (Bizkaia)

Zauritu asko soldaduen artean

Zauritu asko soldaduen artean Frontearen lehen lerroan bizi ziren. Bizkargi (errepublikazaleen gotorlekua) zuten aurrez aurre. Kanoikadak eta bonbak noiznahi jausten ziren inguruan. Zauritu asko izaten zen soldaduen artean. Handik Meakaurrera jaisten zituzten ohatiletan, gero ospitaletara eramateko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frontearen lehen lerroan bizi ziren. Bizkargi (errepublikazaleen gotorlekua) zuten aurrez aurre. Kanoikadak eta bonbak noiznahi jausten ziren inguruan. Zauritu asko izaten zen soldaduen artean. Handik Meakaurrera jaisten zituzten ohatiletan, gero ospitaletara eramateko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Han ez zenduen euki zuek, ezkutetako lekurik edo refujixorik-edo eindde?
- Keba, ez ze baia errefujixoak, horrek errefujixoak. Bai, ba beti jaboten da usta, baia geuk, geuk ez gendun euki, baia euki zittuezan /eukittuezan/ batzuk, errefujixoak, euki zittuezan /eukittuezan/. Eta errefujixora doazela be, bai ametrailleten zittuezan zerak, honek kazakoak, esaten jakonok, abionetak, Jesus, ametrallau, ta ez zan iñor suertau hiltterik, baia leiken, leiken. Ha han gogor joten euen han parajien. Bueno! Han geure alboko lehengusiñakaz,neu be etze atzeko asun artien. Klaro, harek ya bat ezkondute eon zan ta bestie, bat oñogarren soltera, ta asun artien: “geldi, geldi, geldi” niri be. “Galdu gara, galdu gara”, baia bueno, salbe gintzezan, mobidu bez asun artien. Pika oskuen asunek, baia alperrik. Han egon biherra egon zan, geldi; mobimenturik bez, ezenik be barik eta eskapau artien abionetak. Ta han nik ez dakit ba, zeozer, nonon han ukusi euren gure etze atzetik, zerin-ta. Han botaten, deskargetan jun zan, zera metraillie, horraz. Eta gero, Elizburu esaten jakon aurreko zerin be eon zan, harek euki otsien errefujixoa ta antza […] ikusi ein zittuezan ta han, bai asko atakau eben. Beheko, beheko errekondoaño sartzen zien ta han, atarata euren, bueno. Deskargeten zittuezan kriston zerak amatralladoraz. Baia suerteu ez, suerteu ez.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia