Milafranga (Lapurdi)

"Garbüra"

"Garbüra" Pasarte honetan lehenago argia izateko erabiltzen zen lanpaz ari zaigu Gilbert. Daukan "garbüra" aski herdoildua izanik ere, nola ibiltzen zen zehazki esplikatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MIL-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pasarte honetan lehenago argia izateko erabiltzen zen lanpaz ari zaigu Gilbert. Daukan "garbüra" aski herdoildua izanik ere, nola ibiltzen zen zehazki esplikatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik uste badituzun bertze tresna batzuk erakusteko hor. Argia eta... nola egiten zenuten edo...?
- A... hoik! Argia...
- Hartzen ahal duzu eskutan?
- Horrekin egiten giniin argia lehenoo.
- Eta horri zer izen ematen diozue?
- 'Garbüra'.
- 'Garbüra'?
- Lampa, bai.
- Nola... nola martxan zen hori?
- E ben hor...
- Ez da irekitzen?
- Ba... ez da /ezta/ iten ahal. Bon, hor idekitzen da ta hemen, huntan 'garbüra' emaiten ziniin, eta gainian ura.
- A gainean ura?
- Ura. Eta idekitzen, hor... horrekilan idekitzen, zeen... ez zen /etzen/... Ura behar zen /behartzen/ eman "mais" guti e.
- A guti?
- Zeen bertzenaz garbürak esposatzen ziin!
- Eta zer erraten zaio...?
- Eta hor pizten eta argia iten ziin.
- Argia egiten zuen?
- Bai.
- Eta nondik egiten zuen argia?
- Hor!
- Hori? Hori da?
- Bai.
- Zer? Anpoila edo... hori da?
- Ba, ba, ba. Ez da /ezta/... ez da /ezta/ ampula. Hortik jaltzen zen argia.
- Hortik ateratzen zen? Zer, su... su gisako zerbait?
- Bai, bai, bai... bai, suya... suya.
- Eta 'garbüra' erraten duzularik, zer zen? Petrolioa edo...?
- Ez, ez, ez. Harria bezala... zera. Harria bezala zen. Ez da /ezta/... ez dakit /eztakit/ nik nola erran, zea... Ta geo...
- Harri gisako zerbait?
- Hola... holako zera zen, hara. Holako zera eta hau hausten ziniin zera... hor sartzeko.
- Eta... eta horrek su hartzen zuen?
- A bai, bai, bai, bai. Ba, bai. Horrekin iten zen, suya.
- Horrekin egiten sua? Eta argian eta... zertan baliatzen zen lanpa hori?
- A eta... ez zen /etzen/ hoi bezik! Hor... den... denetako hoi ziniin.
- Ilundu... ilundu orduko baliatzen zen?
- Ilundu orduko ta sukaldian jateko horrekin eta ganberaat johan zinelaik, hoi segitzen ziniin, bai.
- Eta zuk beti ezagutu duzu edo gauza berria izan da zuretzat?
- Ez, ez, ez, ez... beti ezagutu dut ba nik.
- Beti ezagutu duzu?
- Haurrian ezagutu dut nik hoi, bai, bai, bai. Lehenoo, bizikletetan 'e hoi, zea... [Langiliak]... Nik aita ezagutu dut, bazen lampa hoi bano ttipioo ta aatsetan prepaatzen ziin, emaiten ziin 'garbüra' eta... zerian, prest emaiten ziin ta laneat partitzian pizten. Ta horrekin joan zen bidian.
- Eta honela... honela egiten zuten?
- Eta bai, lehenoo hola... hola zen! Hola ezagutu dut ba, nik, haurrian.
- Eta pentsatzen dut laborari etxeetan eta... behiak deizteko...
- Ta behien deizteko hola zien ta geo lampa petrola bazien. Hua... hua badut hor... zeran, garajan badut lampa.
- Hura ezagutzen dut, orain ikusten diren holako lanpak dira...
- Eta bai, bai, bai, bai, bai, bai. Ta geo bujia bazian.
- Eta delako harri hori, su hartzen zuen harri hori, non eskuratzen zenuten? Non... nonbait erosten zen edo bazen kanpoan?
- A ez, ez, eosten... eosten zen ba.
- Erosten zen?
- Eosten zen, ba, drogerietan, bai. Eosten zen, bai.
- Eta petrolioa ere honelako lekuetan erosten zen?
- Eta bai, bai, bai, bai, bai. Bai, bai.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia