"Xixela" eta "mailuka"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MIL-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2011(e)ko otsailaren 03a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: MIL-001/003
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak , Lanbideak » Arotzak
Transkripzioa
- Eta baduzu bertze tresnarik erakusteko? Zernahi badituzu...
- A ba... Xixelak. Hoik...
- Eta horrekin zer egiten da?
- A, eta... ze iten da? Den... denetaik iten da.... Den...
- Berdintzen, edo...?
- Berdintzen, eta... ze iteko? Ba...
- Eta zizelkatzen ere?
- E?
- Zizelkatzen ere, pixka bat, edo...?
- A ta bai, bai. Bai.
- Eta hartu duzun bertze tresna, handi hori, zer da?
- Hoi, mailluka.
- Hori, mailuxka?
- Bai, hoi... xixela... xixelaan ze iteko... Horrekin iten da.
- Bai. Berezia da.
- Bai, bai.
- Hortakoa da, zizelkatzekoa?
- A bai, bai. Hortako da. Bai.
- Eta ikusten dut baduzula zizel bat baino gehiago.
- A bai!
- Zertarako? Zer da diferentzia?
- Badia... A ba... eta... difeentak. Izari guzietaik. Ta gio hemen bertzia xixela, zera, "goujat" erten dena. Hoi bertze modela bat da, hoi.
- A bai?
- Hoi. Ba... denetaik. Bai.
- Eta zer da? Batzuk lodiagoak dira... bertzeak...
- A eta bai, bai. Bai, bai.
- Eta hori, nola badakizu zoin behar duzun erabili, eta...
- A, eta... lanak manatzen du ze... ze behar duzun ibili... Ze... ze iten den, eta... harekin.
- Eman dezagun, behar baldin baduzu taula bat edo egin, edo taula bat, edo muble bat egin...
- Bai.
- Zein hautatuko duzu? Edo... edo ez dakizu, ez duzu hola jakiten ahal?
- A ba, oai ez duu /eztuu/ hoiekilan iten, maxinaekin iten duu oai. Oai ez duu... ez duu gehio... Bertzenez leheno, zera... mortitzakin behar zielaik, zila... zilatu behar zielaik, hoiekin iten giniin, hala, eskuz iteko.
- Zilatzeko horrekin?
- Bai, bai. Hola, zera... holako zerak in behar bazintiin, hoik maxinaekin inak die, bana leheno, horrekin iten giniin, xixela hoiekin.
- Eskuz?
- Eskuz, bai.
- Eta zoin da politena, edo errexena? Maxinarekin edo eskuz?
- A ba, maxinaekin errexo da!
- Maxinarekin errazagoa da?
- Bai.
- Nahiago duzu zuk maxinarekin?
- Eta... eta fitio egina! Bai.
- Zertako? Horrekin behar duzu dena ontsa kalkulatu, eta...?
- Eta bai, bai... Bai. Bai, bai. Ez da /ezta/... ez da gauza bera, ez!
- Ez?
- Ez, ez.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!