Mendaro (Gipuzkoa)

Udatiarrak, hotelak eta bainuetxea

Udatiarrak, hotelak eta bainuetxea <p>Gaztetan dantzan aritzen zirenean udatiarrak begira egoten ziren. Behin txanponak eman zizkieten gozokiak erosteko. Altzolan hotelak eta bainuetxea zeuden. bainuetxeko ura giltzurrunetarako ona ei zen, bertako ura edateko sendagaia zen. Ura saltzen beranduago hasi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-012-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan dantzan aritzen zirenean udatiarrak begira egoten ziren. Behin txanponak eman zizkieten gozokiak erosteko. Altzolan hotelak eta bainuetxea zeuden. bainuetxeko ura giltzurrunetarako ona ei zen, bertako ura edateko sendagaia zen. Ura saltzen beranduago hasi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Buenooo... Ni akordatzen naiz, gu neska-koskor mordua ta orduan´e dantzan gu jo-ta keian, ta horrek... gu konturau ez ta beraniantiak begira guk dantzan zela eitten gendun. Hor zan len, oin errekia dauen tokixan hor arbolarixa. Ez zuan ezautuko hori hik.
- Nun, baiña, hori?
- Hamentxen, Kalebarrenian. Errekia dauan tokixan, hortxen. Eta horrek beraniantiak etorri ta begira-begira. Ta akordatzen naiz gero zela txanpon mordo bat eman zian eskura, erosteko nahi gendun gozokixak edo kakauesak-edo erosteko ta. Haretxek beraniantiak.
- Madrileñuak-edo izaten zian?
- Ez dakit, ba, zer zian, baiña guri dirua eman behintzat! Ta...
- (Hiztuna 2) Akordatzen da...
- Hoi da.
- Gauzak erosteko, gozokixak. Gu dantzan, jo-ta keian, dantzan. Ta harek... grazia ein gu umiak hala ibiltzia ta... Zer, harek dirua jakanen ta...!
- Altzolan zer zeon, hotela?
- Hotela!
- Hotel bat?
- Ez, ez, ez.
- Bat baiño gehio?
- Honek gehixo daki. Euronian´e bai, hotela.
- Zenbat hotel zeuden?
- Nik ezin neike esan zenbat hotel zian.
- Ez daukezu gogoan?
- Ez dakit, balnearixua ta...
- Bost bat edo? Ez dakit...
- Ez dakit, ezin neike esan. Dana hotelitua-hotelitua hola zan.
- Eta balnearioko ura zerbaittetako ibiltzen zan?
- Oin´e bai! Ura eraten da, ba?
- Baiña osasuneako ona zalako?
- Bai, bai.
- Zertako izaten zan?
- "Del riñón" o hola...
- Giltzurdiñetako?
- "Pa limpiar, sí, sí". Goizian bajatzen zian ta basuekin ta ura eraten zeuen baraurikan horrek beraniantiok. "Medicina" zala ta. Ta gero, klaro, gero botikia urten zauanian, ba, hori ba...
- Galtzen jun zan.
- Atzeatu in zan. Bai.
- Saltzen zuen ura? Horko ura saltzen zan?
- Orduan hola botilletan ez. Gero hasi zan, gero laga zionian hori jende horrek danak, pues... horretxetaa hasi zian, ura saltzen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia