Lisaburdina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-012-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arropa almidoitu egiten zuten. Burdinazko lisaburdina su gainean, txapa gainean, berotzen zuten. Nola garbitzen zuen amak lisaburdina.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haritz Goikoetxea - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: MEN-012/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Zekin almidonatzen zan erropa?
- Almidoia, gauza zuri bat. Lisua.
- Ordun’e gaurkoa bezelakoa izaten zan? Bai?
- Bai, almidoia, almidoia. “Sí”. Oin... eta halaxe jantzitta... ala! Ta gustoa. Ekartzen najionan diru pixkat amai ta beak nei beste pixkat lagatzen janan ta: “Hara, neska! Ogittarako lain ekartzen dian ta!” esaten zian. Ta gustoa ama.
- Almidonatzea-ta aipau dezu. Plantxaik bazan?
- Amak plantxatzen ziazen e.
- Eta nolako plantxa?
- Ba, plantxa elektrikua izen zan. Ta asko ibiltzen zeban txapa gaiñian... berotzen zittuen plantxak. Ta gero, elektrikua urten zauan, baiña harek lelengotikan burdiñazko... Ez zenduzen ezautu... plantxak?
- Ikusita bai, baiño... baiña ezautu martxan... etxen ez.
- Ez, txapa gaiñian ipintzen zan. Oindio gurian hor daoz behian harek rekuerduak. “Sí, sí”.
- (Hiztuna 2) Eta txapan... berotu eta ya esta. Plantxau ta berriz txapara.
- Bai, berotu. Ta papel baten... hola garbitzen zaban hola zikiña bazakan o ez bazakan o zertzeko. Plantxau.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!