Segura (Gipuzkoa)

Lehengo oinetakoak: okasioaren arabera, bat edo ezer ez

Lehengo oinetakoak: okasioaren arabera, bat edo ezer ez <p>Zapatak jaietan erabiltzen zituzten; baina, umetan, ez zeukaten ura sartzen ez zitzaien oinetakorik. Frontoian hanka-hutsik aritzen ziren jolasean, apretak ez gastatzearren. Orduko oinetako klaseak aipatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zapatak jaietan erabiltzen zituzten; baina, umetan, ez zeukaten ura sartzen ez zitzaien oinetakorik. Frontoian hanka-hutsik aritzen ziren jolasean, apretak ez gastatzearren. Orduko oinetako klaseak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zapatak ordun jaietan erabiltzen zian?
- Bai, jaietan. Eunez apretak. Gure mutiko garaien guk udik sartzen ez zan oiñetakoik ez genduken. Ez zeon ta, ez zeon ta! Eta apretak... brea jartzen giñon guk, gehio irauteatio, brea. Brea igual eoten zan kamiñon bero haundie eitten zonen, breakin nahastuta apretak. Muturre zulauta ta... Frontoian aritzen giñen hankautsik, apretak ez gastatzeatio. Apretak... apreta berriik, e...
- Ta ze lur zeuken frontoiak?
- Leune. Bueno, frontoiak eukitzen dona.
- Leuna, baiño hotza izango zan?
- Bai, hotza, baiño, klaro, ez zeon ta! Apretak eta... hankautsik. Oain bezela? Berrogei bota pare, ta bat negukoa ta bestea udakoa eta bestea zea ta, puf...
- Eta, bestela, apretak, umek ziñetela, apretak edo, bestela, zer erabiltzen zenduen?
- Apretak eta abarkak, gomazko abarkak, eta holakok, bai. Gero zapatan batzuk baldin bazeuden jai eguneako... baiño elizatik irten orduko gorde, e?
- Gorde, asko irauteko.
- Bueno, bueno...!
- Eta larruzko abarka hoiek ez zenittuen erabiltzen?
- Ez, ez, ez... normalen ez.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia