Prakarik ez; "topolinoak" oinetako
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Prakarik ez zuten janzten. "Topolinoak" erabiltzen zituzten oinetako bezala. Nolakoak izaten ziren azaltzen du. Jai egunetan janzten zituzten.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haritz Goikoetxea - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: MEN-011/037
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Eta galtzaik ibiltzen al zan?
- Ez. Prakaik ez.
- Pekatu?
- Ez, ez zan usatzen.
- Ez? Ez zeon gaizki ikusita?
- E... ez zan usatzen, ez zan usatzen. Orduan gonia eta galtzerdixak. Kitto. Halaxe.
- Eta zapatak?
- Zapatak´e... polittak! Parre ittia nahi den?
- Ez, baiña ez dakit... zapatak ibiltzen zittuzuen? Abakarkak? Alpargatak?
- Bai zea! "Topolinos"!
- "Topolinos"?
- Oin’e ibiliko dezue zuek topolinuak. Ez diezue esaten. Zer dakazuez “de tacón”?
- (Hiztuna 2) Zapatillak.
- Zapatillak.
- (Hiztuna 3) Aber erakutsi zuk...
- Hik ze dakanaz?
- Nik zapatak.
- (Hiztuna 3) Zapatak, baiña beittu, ama, ze forma... “El topolino sería [el que dice ella]. El topolino es más así, ¿no?”...
- Topolino lisuan. Topolinua zonan takoia. Entenditzen den? Hamen zapatia ez den? Hau zapatia den, hau orpua, ta gero, hamen zorua ta hamen, badakin, bittartia jakan zapatiak. Ta hori berdinduta.
- (Hiztuna 2) “!A... los estos de ahora!”
- “Ahora también llevan. Sí”.
- (Hiztuna 2) Klaro.
- Lengo zea...
- (Hiztuna 2) “Eso... las plataformas!”
- “Sí, sí”.
- (Hiztuna 2) Holakuak?
- Holakok?
- Bai, holakuak, hi!
- Astegun ta jai? Ala hoi jaietako bakarrik izaten zan?
- Jaixak, hi! Poli-politta den hori!
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!