Mendaro (Gipuzkoa)

Ezkondutakoan, artilezko koltxoia

Ezkondutakoan, artilezko koltxoia <p>Koltxoiak artilezkoak izaten ziren. Ezkontzera zihoana ardiei begira ibiltzen zen, nork edukiko ote zuen ilerik onena koltxoia egiteko. Koltxoia garbitzeko astindu egiten zuten; lan astuna zen.&nbsp;</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Koltxoiak artilezkoak izaten ziren. Ezkontzera zihoana ardiei begira ibiltzen zen, nork edukiko ote zuen ilerik onena koltxoia egiteko. Koltxoia garbitzeko astindu egiten zuten; lan astuna zen. 

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Koltxoiak...
- Koltxoiak ardi-illezkuak. Bai, ardi-ille... Orduan, ezkontzea zixena nun ete zaozen, zu, ardixei... ardixei begira: ille... “halako ardixak ille edarra eukiko juek, ba”. Ezkontzera ba... Gurian zeretik Arratetik ekarritta dao. Zenentzako? Isidorontzako?
- Ezkontzea zijonantzat ohittura zan?
- Illia, bai! Koltxoia! “Sí”.
- Eta gero hue... ze in behar izaten zan?
- Haura garbiu.
- Nola garbitzen zan?
- Ba.... ahal dan on... Ze esplikauko dizut, ba, nik?
- (Hiztuna 2) Bai, akordatzen naiz ni zela itten...
- Hamentxe sikatzen zian. Honaxe gora...
- (Hiztuna 2) Bai, eta “sí, y a base de darle con el palo”.
- Bueno, “sí”. Honaxe ekartzen zian.
- Astindu in behar izaten zan?
- (Hiztuna 2) Bai, astindu.
- Buenooo...! Ezaun-ezaun orduan laste bodia zana nunbaitten... ardi-ille harek ikusten zianian. “Sí”.
- (Hiztuna 2) Ez, baiña, ama, hori noizian behin garbitzen... osea, itten zenduen urtero edo...
- Buelta eman ta gero astindu ta buelta eman...
- Gero koltxoia... haura lan txarra honan, e! Ene, haura zonan lan amorragarrixa! Ene...! Koltxoia ataa... haura joten... harro-harro itten, zu! Haura zonan lana! Uuuu... “¡Qué asco! Asqueroso era aquello. Asqueroso era aquello”. Atara ille harek eta han joten-joten ta... Enee! adelanto edarrik [bahonan]. Ene...
- Bueno, gero alde earren lo ingo zenuen... hue astindutakon.
- Goxo, xartu-xartu inda.
- Goxogo.
- Bai, gozua izaten zonan, hi! Baiña lan txarra honan, e!
- Besteik ez zan eongo ta... harekin konformau behar!
- Hoixe! Bestia azaldu zanian, fuera harek danak!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia