Mendaro (Gipuzkoa)

Berriztik Mendarora barazkiak saltzera

Berriztik Mendarora barazkiak saltzera <p>Etxerako jeneroa erosteko denda zegoen eta Etxeberriko baserrian barazkiak saltzen zituzten. Berriztik ere zaldian etortzen zen bat barazkiak saltzera astean behin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxerako jeneroa erosteko denda zegoen eta Etxeberriko baserrian barazkiak saltzen zituzten. Berriztik ere zaldian etortzen zen bat barazkiak saltzera astean behin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxeako jeneroa erosi behar zenuenen noa juten ziñeten? Dendak bazien ala azokatik?
- Bai, e... dendak, dendak.
- Dendak?
- Eta Etxeberria ezautu zenduen... Etxeberriko basarrixa? Ta hor berduria ta saltzen zeben. Ni hara juten nitzan. "Sí, sí". Eta ez zakana ortua hola... Berriztik etortzen zan kabailluakin berdura saltzen.
- Berriztik?
- Bai.
- Joe, lekutan...
- Bai, bai, bai, bai. Hor pelotai ibiltzen dek... Zein da? Pelotan ibiltzen dan bat, gaztia... Mutur zorrontz bat...
- (Hiztuna 2) Baiña nun, ama, Mendaron ala...?
- Ez, telebisiuan...
- (Hiztuna 4) Bai, zea... Pablo Berasaluze.
- Berasaluze.
- “Verduras” esaten [jiuat] nik hari!
- (Hiztuna 2) Zeba?
- Berrizkua da hori!
- Ta hua etortzen zaizu burua!
- Hauraxe “en todas, todas”... Haura karro haura ze berdura usain edar! Zelako berdura edarra ekartzen zaban harek! Jeseus...
- Eta hori ze, asteko edozein egunetan... ala egun baten...?
- Ez, egun bat o hola izaten zan. Ta harek korritzen zeban, ba, herrixak-herrixak korritzen.
- Azokaik itten zan hemen Mendaron?
- Hamen ez. Hamen ez.
- Ez?
- Ez, ez.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia