Kobazulora eta trenaren tunelera ezkutatzera
Gerra garaian, umea zen Felisa. Kalebarrenekoak kobazulo batean ezkutatzen ziren, kanposantu aldean bonbardaketa zegoenean. Trenaren tunelean ere ezkutatzen ziren. Inguruan kobazulo ugari daude. Aitzbeltzeko koba aipatzen du.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haritz Goikoetxea - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: MEN-011/010
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Gerra... ni txikixa nitzan gerra denporan. Zortzi urte nakazen. Ta honaxe etortzen giñan. Hor... hori ikusi dezue kobazulua? Horraxe etortzen giñan... Bonbardeua... hor kanposantuan, Iertu aldian, eta Kalebarrenekuak horraxe etortzen giñan.
- Kobazulo horta etortzen ziñeten...
- Horrexeta etortzen giñan.
- Izkutatzea?
- Bai, bonbak botatzen... ta aber ze in bihar gendun guk! Eta gero, klaro, hori txikixa da kobia. Eta, klaro, zaku batzuk eta ipintzen zittuen hondarrakin ta, baiña esaten zeben: “Hamen bonbaren bat botatzen badabe, hemen gaiñian, danok enterrauta gerau biha dogu /bihou/!”. Eta gero, hor tunela, Mendarotik urteeran tunela badao ba?
- (Hiztuna 2) Trenan tunela.
- Trenan tunela, han... ipiñi zittuen kriston zaku pillia hondarrakin, eta danok hara juten giñan. Ya mendarokuak hara juten giñan. “Kalebarrena, hona Kalebarrena!”, Kalebarrena esaten giñon hamen. Txikixa zan da!
- Kobazulo hori aurretikan hor zeon ala...
- Hori beti, hori beti...
- Beti, betidanik.
- Hori beti hala ezautu deu. Hori beti ezautu deu. Hori beti ezautu deu.
- Ta garai baten hortik noako pasua o zer zeon?
- Ezer ez.
- Pasoen bat badauka ala?
- Ezer ez. Ezer ez. Hortxen amaitzen da. Behera zulotxo bat o badaka, baiña iñor ez da juten horra. Azkoittiar batzuk, azpeittiarrak o etortzen dia hori errekistatzen... hazurrik ete dauan ta hola... ibiltzen dia. Noizian behin etortzen dia horrek. Etortzen dia.
- (Hiztuna) Ez zan hain zaharra.
- Ta koba asko dao hor mendixan ta... Aitzbeltzekua kobia ta, e? Ezautuko dek?
- Bai.
- Bai.
- Aitzbeltzeko koba?
- Bai.
- Erentzako koba da hori? Edo ezta?
- E?
- Erentzako koba...
- Bai, Erentza aldian hor. Bai.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!