Mendaro (Gipuzkoa)

Fabrikako nagusia, gizon ona; Kalebarrengokoen labaderoa

Fabrikako nagusia, gizon ona; Kalebarrengokoen labaderoa <p>Bere ama domeketan fabrika zaharrera joaten zen jokora. Fabrikako nagusia oso jatorra zela dio. Nagusi horren bere amarekin izandako elkarrizketa baten berri kontatzen du. Gizon horrek herriko eskola eta Kalebarrengokoen labaderoa eraiki zituen. Labadero hori nolakoa zen azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere ama domeketan fabrika zaharrera joaten zen jokora. Fabrikako nagusia oso jatorra zela dio. Nagusi horren bere amarekin izandako elkarrizketa baten berri kontatzen du. Gizon horrek herriko eskola eta Kalebarrengokoen labaderoa eraiki zituen. Labadero hori nolakoa zen azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ama, nere ama jokoa juten zan domeketan “y feliz” fabrika zaharrea. Fabrika zaharra ezautu zendun? Zeak oin etxia danaka… zein den hori?
- (Hiztuna 2) E… Garate.
- Bai.
- Bai… haurtzaindegixan onduan, ez?
- (Hiztuna 2) Juantxo, Juantxo. Ez.
- A, bale, bale. Bai, bai, bai.
- Juantxo, haura zan fabrikian etxia zan haura e. Han zaon zentrala, hola, argixan zea. Bai, haura ere horretxena, nausi horretxena zan, esan detena. Ta gizon ona zan haura e. Pentsaizu e… hau be politta den e! Entzun…! Nere amak Katalina izena: “Katalina!” ta “zer?” “hola, hola dihardozu?”. Erreka baztarrian hartu umia sestotxuan ta erropak garbitzen. Nausi horrek esan zion, klaro esan zion… "ez dakau etxian". Ez dakit ura zauan, baiña ez zan asko eongo, ez zan asko eongo. Eta klaro, “garbittu in bihar dia erropak eta”. Ta “bueno, bueno… ba, nik lagako det rekuerdua” esan zauan “Txalkor” horrek. Ta "bi lagako dittut. Bi rekuerdo". Eskolia ezautu zendun, oin obria ein dauena umien… Hori eskolia zan, horretxek… nausi horretxek indakua.
- Linazasoro zan, ez?
- Bai, bai, bai. Ta gero, labaderua in zauan hamen Kalebarrenekue, labaderua. Edarra gero, ez pentsau e!
- (Hiztuna 2) Ezautu zendun, Haritz?
- Ez.
- (Hiztuna 2) Oin Mateonekuak badake, ba, garaje bat terrazan azpixan?
- Kotxerokuak ezautzen dozuz… Hor etxe barrixa badao ba einda oin…? ba hor aldemenian, labaderua. In zaban baiña labadero interesantia e! Interesantia! Osea izarra zan. Izarra. Ezta? Izarra e… izarra… formia. Jaboia lagatzeko jabonera azpixan, harrixak’e oso ederrak. Baiña interesantia zan.
- (Hiztuna 2) Zan potzu haundi bat eta gero...
- Bai. Ura korrientiakin. Ura badakizu zenbat ur… Azkenian kendu in ziun. Kalebarrenekuak asko gastatzen gendula ta… guri gaztioi. Etortzen zian rebisatzea ta bueno… ur asko gastatzen gendula ez dakit zer ta badakit zer ta… Bihar zan moduan. Etxian igual jabontzen genduzen geuk´e, baiña han errezo… izarak eta errezo itten zian han ta gu majo. Baiña halaxe-halaxe kendu ziun. Ta gero Mateok erosi zaban hori. Mateo ezautu zendun? Entzueria euki dozu?
- Entzunda bai.
- Eta harek erosi zaban hori, baju hori. Labadero hori. Oin terrazia daka gaiñian etxe horrek, Kotxerokua esaten diuena. Hor do. Eta gero azpixan, gero, garajia.
- (Hiztuna 2) Kendu in zeben. Oin herri askotan hori rekuperatzen ai da labadero hoiek eta hemengua…
- Kendu. Holako politta.
- Orduan herriko jendea labadero horta juten ziñeten?
- Herrikua e… gu. Kalebarrena.
- Kalebarrengok bakarrik?
- Goikokalekuak errekaa ta hor ibiltzen zian. Nahi baldin bazeben hor zaken, baiña handikan etorri ari ba erropekin horra! Ta gu Kalebarrena… ba, jolin... bost o sei familixa majo ibiltzen giñan gu hor. Ta geo husten gendun ta ura “buuz“ derrepente etortzen zakun. Bete itten zan ta ur garbixa. […] kendu haura ur zikin… jaboi-ur haura ta garbixa ipiñi.
- Ta berriz garbiu.
- Ta oso ondo. Oso ondo konpontzen giñan. Eta horrek nausi horrek horretxek in zittuan.
- Mendarokua zan bera izatez?
- Bai, Sahatzukua uste det zala gaiñea, o Artetakua o Sahatzukua. Bixetako batekua zan hori. Bai, nik fotografixa harena... nunbaitten badakat!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia