Mendaro (Gipuzkoa)

Ahari-jokoak eta herri-kirolak

Ahari-jokoak eta herri-kirolak <p>Mendaroko frontoian eta Emeterioko ikatz-tokian egiten ziren kaleko erromeriak. Herrian baziren pilotari ezagunak; haietako batzuk izendatzen ditu. Jokorako ahariak izaten zituzten etxean eta probetara joaten ziren. Anaia aizkoran aritzen zen festetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-008-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mendaroko frontoian eta Emeterioko ikatz-tokian egiten ziren kaleko erromeriak. Herrian baziren pilotari ezagunak; haietako batzuk izendatzen ditu. Jokorako ahariak izaten zituzten etxean eta probetara joaten ziren. Anaia aizkoran aritzen zen festetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pelotan... ez zenuten itten, ezta?
- Ez, ez, ez. Pelotan ez.
- Ez zeuan frontoirik Mendaron?
- Bai, Azpilikuetako frontoe hori. Oin dauana.
- Eliza ondokua?
- Bai, hoixe prontoia. Ta jende asko... Erromeixia ta hor eitten zan Mendaron, kaleko erromeixia. Han ta Emeterioneko pagano, ikeztokixa edo... haura dana erromeixaz egoten zan. Jaiero. Ta Juanito soiñujoillia zela da ape... Areitio. Soiñu-jotaille ona!
- Eta...
- Ellgoibartik eta Mendarora jendia erromeixa asko etortzen ei zan! Gu ez giñan bajatzen kaleko erromeixetara batere.
- Bertan bazauan pelotai famosoen bat Mendaron?
- Bai, “Txikito Mendaro”!
- Bai?
- Bai, ona...
- Eta... eta bestela kanpoko onak? Akordatzen zea? Atanotarrak o...
- Ez, ez... horrekin ez naiz akordatzen. Ez naiz akordatzen. Gero, zahartu... zaharro in nitzenin ezautu nittuan, baiña orduan ez.
- Eta frontoian andrazkoik eoten zan?
- Ez dakit, eongo zian.
- Bueno, orduan, fubolian jokatzen zenuten, ezta?
- Bai, jolasten.
- Eta... e... baloia nolakua zan?
- Baloia biribilla, ez dakit nik zelakua zan...
- Baiña putz itten zenun o...
- Ez, ez, ez... nik ez dakit. Mutillek baten batzuk ekartzen jonen pelota, baloi hori... ta harekin ibilli!
- Eta bizikleta... bizikletan ibiltzen ziñeten?
- Ezta pentsau ere!
- Ez zakazuen bizikletaik'e?
- Bizikletaik... ezta! Arrastoik ere...
- Eta... eta... hemen inguruan ez zauan afiziorikan?
- Ez... orduan, nik ez dakit. Baldin bazauan e... nik ez nakixan behintzat.
- Hemen herri-kirolak eingo zian iual? Aharixak, idixak eta horrek itten...
- Bai, probia... ta aharixak aukitzen genduzen jokoako.
- Zuek, bai?
- Bai, jokuen? Asko gure anaixak. Neuk eta aittittak gobernatzen genduzen aharixak jokoako.
- Ta nun izaten zian jokuak?
- Bai, Eibarren ta Ondarruan ta... juten zian ahari-jokua jokatzea. Ta Andramaixetan Mendaron ere bai! Azpilikuetan.
- Ta idixekin?
- Irixekin gu ez giñen jun proba. Auzun beste batzuk juten zien.
- Oillarrak?
- Ez, oillarrak bai, baiña ez gendun jokoakoik aukitzen.
- Erromeixa orduan Andramari eguna...
- Bai, Mendaron ene... fiestak! Eta gure anaixa aixkoran ta... Mariano!
- Ze egoten zan aixkoran ta...
- Bai, ta guk... haura itxekua aixkoran ta ez giñen juten ikustea! Zea ematen ziun, ikeria, hankak jo [zeakin edo] eta! Eta bea pozikan fiestetan! Aixkolarixa izan zan haura!
- Bai?
- Bai.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia