Familia kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-006-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ama Goikolakoa eta aita markinarra zituen; emaztea ere bizkaitarra zuen. Anai-arrebetan gazteena zen. Bost urte bete zituenean erren geratu zen.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ibai Portu - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: MEN-006/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Familixia ze zekazun aitta edo ama edo... Goikolakua bertakua edo?
- Ama.
- Ama.
- Aitte bizkaittarra.
- A bai e?
- Bai, Bizkaikue, bai. Neu be erdixa Bizkaikue naiz.
- Bai e?
- Aitte Bizkaikua nuan. Ta geo andria hartzia´re Bizkaikua tokau. Gauzia dek ba hori! Oin bea jun zatan ta oin bakarrikan. Ez Bizkaiko ta ez Gipuzkoako oin. Bai, holaxe dia horrek. Ta...
- Nungua zan aitta? Markiña ingurukua?
- Bai, Markiña bai. Markiña-Xemein o zea... han izen-apeliduk ta dana tokau zatan nei soldautzako asunto zerian. Hara jun biharra’re... Librau in nitzan ni soldautzatik. Aittak beak. Aitta bi makillakin inbalido gerau zanien, ez zan gizajue... Soruen biherrien e... ezin izeten zaben ganauekin zertu... zeoze jornada asuntuen ta [...] zan. Ta...
- Orduan, bizimodu guztian zuk...
- Nik bizimodua, bizi izetia zer dan ondo aprobautakua izan da nerie. Oin neu gauza ez ezetarako. Neu... zertu. Bost urte nittuenerako errekauak itten hasi, hasi in bihar ama etxeko lanak itten da ta... Arreba’re, arreba zana... hil... Neu bakarrik bizi naiz, beste iñor ez da bizi pamilixen!
- Gaztena ziñalako?
- Gaztena naizelako o ez dakit ze. Ta neu zahartu. Ta derrior hil in biher azkenien zahardadiek! Txakur zaharrei pasatzen [...] parrez eoten dia! Egixa! Bai!
- Zenbat anai-arreba ziñazien?
- Anaixarrebak: lau anaixa ta arreba.
- Bost?
- Bost, bai.
- Ta zeu gaztena.
- Bai, ta neu azkenengo umie. Ta kalamidade gehixen itten dabena.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!