Mendaro (Gipuzkoa)

Gauez ezkutuan Larruskaingo errotara

Gauez ezkutuan Larruskaingo errotara <p>Gerraostean, errotak itxita egon ziren; eta zabalik zeuden apurrak, ondo zainduta. Atxoinzabalera (Bizkaia partera) joaten ziren garia eta artoarekin estraperloan. Gauez ezkutuan ere joaten ziren Larruskaingo errotara. Behin, auzoko batzuek Guardia Zibilekin topo egin zuten; baina errotariak erosita zeuzkan Guardia Zibilak, eta ez zen ezer gertatu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-004-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean, errotak itxita egon ziren; eta zabalik zeuden apurrak, ondo zainduta. Atxoinzabalera (Bizkaia partera) joaten ziren garia eta artoarekin estraperloan. Gauez ezkutuan ere joaten ziren Larruskaingo errotara. Behin, auzoko batzuek Guardia Zibilekin topo egin zuten; baina errotariak erosita zeuzkan Guardia Zibilak, eta ez zen ezer gertatu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Alaba: Bizkai aldera ze eramaten zenduen ba? Atxoinzabalea-ta zer eramaten zenduen ba?
- Atxoinzabalea? Artua edo garixa edo... zauana!
- Alaba: Ezkutuan?
- Hemen ez bazauan libre Bizkaixan libre eoten zan. Ta hara... handiken ganbixatzen genduan. Ta eurak’e hemen, hangua itxitta zauanian, hemen guretikan... ta hola ibiltten giñan.
- Alaba: Ta zela eamaten zendun baiña... hartu astua ta zela juten ziñan? Gabian o zela juten ziñan?
- Gabian’e bai errotara, Larruskaiñea. Atxoinzabalea, ez. Olaberrira juten giñanien, orduen, gabien. Ta neri ez zitzatan tokau egundo, baiña nere auzokuei tokau [zitzakuen]... badixez bi edo hiru lagun ta illunien... ta ja dittue astuak zeoze ta... guardia zibillak, bizikletan datozela. Baiña hango taberna o zea... errotari horrek erositta eukitzen zittun itxuria ta akabo! Bertan behera pasau ei zan, ezer pasau ez balitz bezela.
- Emongo zetsen zeoze igual trukian ta...
- Bai, emanda eukiko zittun harek. Bestela... jo!
- Eurak ere gosia edo... bihako zeben [...].
- Bai, eurak ere... nahi zeoze! Ta eskerrak hari bestela emango ziuen edarra! Baiña ez ikusi papela... Jaiki ezindda zabizen bittartian bestiak aurrea segittu ei zeben ta hala.
- Gosia... gerra aurretik ere gosia egoten zan?
- Aurretikan?
- Gerra garaixan, bai? Gosia ta...
- Aurretikan... ez, ez, ez.
- Osea gerria izan zan pixkat...
- Gerria, gerria etorri zanian... in zian kontuak zian horrek. Gerriak izorrau zittuan baztarrak.
- Eske gerra denporan errotak itxi zittuen, ez?
- E?
- Errotak itxitta ez zian egon?
- Errotak´e itxi asko! Ta zabalik zaurenak e...
- Alaba: Kontrolauta.
- Kontrolauta ondo.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia