Mendaro (Gipuzkoa)

Anai-arreba asko; gehienak morroi eta neskame

Anai-arreba asko; gehienak morroi eta neskame <p>Bederatzi anai-arreba ziren. Umetatik lan egin behar izan zuen baserrian eta 32 urtera arte jaiotetxean bizi izan zen. Ganadua eta ardiak zituzten. Etxea Don Antoniorena zen, eurak errentan bizi ziren. Bi ahizpa zaharrenak Don Antoniorenean egon ziren Elgoibarren, bata sukaldari eta bestea zerbitzari. Anaiak ere baserri batetik bestera ibiltzen ziren morroi. Anaia gazteak zortea izan zuen Gurelan sortu zenean bertan hasi baitzen lanean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-004-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bederatzi anai-arreba ziren. Umetatik lan egin behar izan zuen baserrian eta 32 urtera arte jaiotetxean bizi izan zen. Ganadua eta ardiak zituzten. Etxea Don Antoniorena zen, eurak errentan bizi ziren. Bi ahizpa zaharrenak Don Antoniorenean egon ziren Elgoibarren, bata sukaldari eta bestea zerbitzari. Anaiak ere baserri batetik bestera ibiltzen ziren morroi. Anaia gazteak zortea izan zuen Gurelan sortu zenean bertan hasi baitzen lanean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen esan dostazu bederatzi anai-arreba ziñaziela, ezta?
- Bai.
- Ta basarrixan lana ein bihako zenduen umetatik, ez?
- Bai. Lana izen zan hogeita hamabi urte arte jaixo nitzan tokixan jardun naban. Ta gero, hogeita hamabi urtekin Sahatzura jun nitzan.
- Alaba: ezkonduta.
- Ta ze... ganau asko zekazuen basarrixan edo...?
- Ganau asko edo... lan asko egoten zan orduan basarrixan. Bost bat behi egoten zian Agarren. Gero, idixek ipini zittuen. Leheno bost behi. Idixek eta beste... hogei ardira ez dakit alleatzen zien, ta haren ondoren zaintzen ibili in bihar [hantxe behetik].
- Zuk ze lan itten zendun artzain edo...?
- Artzain’e bai ta... ganauekin in bihar zanian ganauekin’e bai ta... danea. Danera ein bihar. Ittulan, txikixa nitzen artian, ganauen aurrien. Lagunai segitzen diue ganauak.
- Alaba: Badakizue zer dan ittulan?
- Bai, ganauen aurrian ibiltzia, ezta?
- Bai, halaxe.
- Ta neskak eta mutilak bazakaten... lan desberdiña itten zenuten anai-arrebek?
- Ez... tokatzen zanian tokatzen zana. Zaharrena... zaharrenak urten zien txiki-txikittatiken e... Don Antoniona zana esan dizuet lehen etxie, ezta? Haura askotan etortzen zan Arnobatetiken. Arnobate beria zaban, Agarre guria’re bai, Ospas’e bai... Eta etortzen zan, goitikan itten zaban bueltia. Ta ikusten zittuenien beantzako tamaiñakuak ziala, itxuria, beak hartu ta eamaten zittuen. Zaharren bixek han euki zittuen beakin, Elgoibarren.
- Alaba: Lanian? Lanian o zetan?
- Ez, mantentze aldea. Zaharrena koziñera, ta bestia zerbitzari. Hantxe. Ta bestia, berriz, basarrixan. Haura ta ni basarrixan. Ta mutillak, berriz, morroe batian, bestian... Orduan ez zauan taillarriken. Estraiñeko sartu zan "Gurelana" ein zanian anai gaztena hortxe. Ta joe... haren inbirixetan danak, baiña... bestientzako morrontzia, basarririk basarri.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia