Mendaro (Gipuzkoa)

Ikasitako eskola apurra mojekin

Ikasitako eskola apurra mojekin <p>Mendaron irakasle "kastillanoa" zegoenez, Elgoibarrera eraman zuten Maalako mojetara, baina elgorria harrapatu zuen eta oso denbora gutxi egin zuen eskolan. Gerra hasi eta gero, domeketan, meza ondoren, ordubete egiten zuen "madre" Teresarekin eta hantxe ikasi zuen ikasitako apurra. Mendaron zeuden beste eskola batzuk.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mendaron irakasle "kastillanoa" zegoenez, Elgoibarrera eraman zuten Maalako mojetara, baina elgorria harrapatu zuen eta oso denbora gutxi egin zuen eskolan. Gerra hasi eta gero, domeketan, meza ondoren, ordubete egiten zuen "madre" Teresarekin eta hantxe ikasi zuen ikasitako apurra. Mendaron zeuden beste eskola batzuk.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baserri e... baserrixan bizi ziñaztenian, Agarretxikin, askotan bajatzen ziñazten herrira?
- Askotan.... sobre askotan! zeoze bihar zanian etorri in bihar behera billa.
- Ta eskolara ta?
- Eskolara? Makiña bat atzea-aurrea indakua naiz. Hemen zauan maixu bizarzuri bat, kastillanua. Ta alperrikekua zala hareana bialtzia eta Elgoibarrea eaman niñuen. Elgoibarren nakazen taberniakin osaba ta izeko. Neure aitta besotako zan, gaiñea. Ta haraixe. Hara eman niñuen. Maalan zauen... moja batzuk ematen zeben eskolia. Ez dakit zortzi aldiz jungo nitzen! Elgorrixa harrapau naban! Han euki niñuen bi merikuk atendiuez, Don Tomasek eta Don Josek. Ta han pixkat gogortu nitzenien etxea. Etxea etorri ta Don Endrikek atzea-aurrea mordue ein ziazen basarrira. Don Endrike medikuek e... Hantxe amaittu zan nere eskolioi. Lehelengotik ezjakiñien eaman niñuen ta gehixo ez niñuen jakiñien´e eaman... ta akabo! Hurrengo gerratia etorri zan ta danien primie eozer gauzatarako primie eskatzen zeben ta nik jakin ez primatzen. Mezetaa etorri, zazpietako mezetaa, ta... mojetaa. Dominikala-edo esaten ziuen, "madre" Teresak ematen zeban ordubeteko eskolia. Haretxek erakutsi. Gabian oherakuan, kandelia ixiotu ta bentanan eitten naban... manuskrito zahar bat bazan ta handiken. Eaman nion eskribiuta zeori ta “oooo” madre Teresa horrek eta. Gordeta naukan ganbaran maletan ta ez dakit zeiñek... desapareziu zan. Handik desapareziu in zitzatan behintzat. Hurrengo maletiorren billa kalea etorteko hasi giñenien ez zauan nere zeoi. Desapareziu zan. Hauraxe zan nere eskolia. Hantxe ikasi naban ikasittako dana; primatzen eo... "sumar"-a ikasi naban ta... [...]... artian ezer ez.
- Ta ze, goiz ta atsalde egoten ziñazien eskolan?
- Goiz ta atsalde? Goizeko meza onduan ordubete, jaixen. Mezetaa etorri ta meza onduen. Meza onduen ordubete.
- Horixe bakarrik?
- Horixe bakarrik. Hoixe izen zan nere eskolia.
- Ta Mendaron ze beste eskola zauden? Osea monjena... eta gero bazauan publikua edo?
- Bai, hemen zeuan bat, maixu bat, publiko... eskola zea ematen zabana. Ta Garagartzan'e egongo zan besten bat eo. Ez naiz ni akordatzen Garagartzakuakin. Eongo zan Garagartzan'e... maixua.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia