Markina-Xemein (Bizkaia)

Juan profesional Vigon

Juan profesional Vigon <p>Denboraldi bi egin zituen Juanek Vigon. 'Front&oacute;n Vigu&eacute;s' enpresarekin eduki zuen kontratua eta hotela jartzen zioten bertan egoteko. Urte gogorrak izan ziren orduan, gose urteak, eta bi urte pasatu ondoren etxera bueltatu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Denboraldi bi egin zituen Juanek Vigon. 'Frontón Vigués' enpresarekin eduki zuen kontratua eta hotela jartzen zioten bertan egoteko. Urte gogorrak izan ziren orduan, gose urteak, eta bi urte pasatu ondoren etxera bueltatu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Vigon zenbet denpora egon ziñen, ba?
- Ni denpora gitxi, tenporada bi bakarrik.
- Tenporada bi?
- Bai.
- Emaztea: Tenporada bi.
- Gero frontoiek segidu eban ondioik martxan, e, baiña nik urten naben handik ta nik gero gehixa ez dot /eztot/ ein.
- Ta non eiten zindun lo ta...?
- Vigon? Hotela ipintten oskuen. Bai, bai, hotela ipintten oskuen /ipintxoskuen/. Enpresiek emoten oskuen honenbeste bat eta gero jan ta hotela, bai.
- Eta ze enpresa zan, ba?
- “Frontón Vigués”. Ordun “Frontón Vigués” zan ha. Eta enpresiek ipintten zittun, ba, kontratue eitten eben pelotarixeki, ta enpresiek emoten oskun, ba, hotela “en tal sitio, hotel tal, hotel tal” eta "todo pagau".
- Eta pagau eiten otsuen?
- Bai, bai, bai, hotela pagaute.
- Ez, baiña gero diñot aparte, zueri pagau.
- Bai, guri zeozer, baiña diru gitxi emoten oskuen guri. Bueno, baiña hamasei urtegaz be ezin geinkien gauza handirik eskatu. Jun zien beste batzuk nausixauek be bai, e! Eta harek, ba, guk baiño gehitxua irabaziko eben ta, baiña...
- O sea ke zuk urte bi ta itxi ein zendun? Hona etorri ziñen gero?
-Bai, bai, etxera. Etxien baneuken nik biximodue ta. Dendie ta geunkezan lez, ba, hantxe. Ordun urte txarrak, urte gatxak ixen zien orduen. "Era cuando la mayor" e..... Españan goseik haundixena...
- Zer izen zan, gerraostea?
- Bai, cuarenta, cuarenta y uno, cuarenta y dos... hortxe ibili zan. Ta ordun gosie euen hemen.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia